70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Untzueko herrilur baten desafektazioaren onespena
(2. poligonoko 329. lurzatia)

Untzueko Udalak, 2012ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, Untzueko 2. poligonoko herrilurretako 329. lurzatiko 10.049 m²-ren desafektazioa onetsi du, kostu bidezko lagapena egiteko Educan S.L.ri, zakurrak trebatzeko eta entrenatzeko zentroa ezartzeko; lagapena arautuko duen baldintza agiria ere onetsi du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta ondokoei jarraikiz eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 142. artikuluarekin eta ondokoekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, hilabetez egon dadin jendaurrean. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2012ko martxoaren 26an.-Alkate udalburua, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1204895