70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Ordenantza fiskalak 2012. urterako. Behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2012ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duten zenbait ordenantza fiskali dagozkien tarifen eranskinen aldaketa, 2012ko ekitaldian aplikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2012ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 31n, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Erronkarin, 2012ko martxoaren 6an.-Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

3. ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASA
ARAUTZEN DUENA

2009ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osorik, maiatzaren 20an (Testu Bategina). Tarifen eranskineko f) atala aldatu da, eta honela utzi:

f) Kontagailurik ez duten horniduretan, kalkulua zenbatespenez eginen da, eskala honi jarraituz (urteko prezioak):

Etxebizitzak, jendea bizi bada: 8,00 euro/urtea, pertsona bakoitza.

Etxebizitza hutsak eta/edo denboraldikoak: 34,00 euro/urtea.

Hotelak, landetxeak, pentsioak eta gisakoak: 8,00 euro/urtea/gela.

Ostatuak eta ileapaindegiak: 31,00 euro/urtea.

Saltokiak: 31,00 euro/urtea.

Eskortak: 16,00 euro/urtea.

Guardia Zibilaren kasernako etxebizitzak: 34,00 euro/urtea/etxebizitza, kontuan hartu gabe zenbat lagun bizi diren eta modu iraunkorrean bizi diren edo ez.

6. ORDENANTZA FISKALA, ERRONKARIKO EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da, honela idatzita geldituko da:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, kioskoak: 7,00 euro/urtea.

I.2. Merkatu eta azoka txikiak, eta kalez kaleko salmenta denda-ibilgailuetan, saltoki bakoitzeko (6 metro lineal):

Elikagai, jantzi, oinetako, eskulan, liburu, numismatika eta kulturakoak diren beste elementu batzuk eta baimentzen diren bertze gai batzuen salmenta, saltoki bakoitzeko:

Urteko tarifa: 60,00 euro.

Eguneko tarifa: 10,00 euro.

I.3. Beste aprobetxamendu batzuk (besta eta ferietako etxolak eta barrakak, salmenta postuak eta ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak) postu bakoitza (6 metro lineal):

Urteko tarifa: 32,30 euro.

Sei hilabeteko tarifa: 19,30 euro.

Hiru hilabeteko tarifa: 10,95 euro.

Eguneko tarifa: 2,20 euro.

Abuztuko bestetan, %50 handituko dira tarifak, salbu eta esleipena enkante bidez eman bada.

I.4. Herrilurrak edo jabari publikoko lurrak okupatzea material, makineria edo behin-behineko eraikuntzekin. Metro koadro edo zatiki bakoitza: 7,00 euro/urtea.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %75 beheitituko dira.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

Metro koadro edo zatiki bakoitza: 7,00 euro/urtea.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Metro koadro edo zatiki bakoitza: 7,00 euro/urtea.

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak, salbu eta I.2 epigrafekoa, ez badira ondotik ematen den gutxieneko zenbatekora iristen, orduan 57,20 euro urtean ordaindu beharko da.

V. epigrafea.

Jabari publikoko lurrak edo herrilurrak okupatzeagatik, dela biltontziekin dela erregaiak banatzeko gailuekin dela bestelako muntadura finkoekin, betiere 50 m²-koak baino txikiagoak izanik: urteko kanona: 123,12 euro. (Tarifa horri Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera ezarriko zaio urtero, Udalak erabaki berririk hartu beharrik gabe, harik eta Osoko Bilkuran bestelakorik erabakitzen ez den arte).

VI. epigrafea.-Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziak .

Bizilagunen gehiengoari edo zati handi bati eragiten dioten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat, udal mugapean urtean fakturatzen duten diru-sarrera gordinaren %1,5eko tarifa aplikatuko da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 105. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

13. ORDENANTZA, ARRAZOI SOZIALENGATIK JENDE EDO FAMILIEI OSTATU EMATEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

1999ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20an, argitaratu zen osorik. Akats zuzenketa 2003ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

16. artikulua honela idatzita geldituko da:

16. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko tasa 40,82 euro izanen da hilean, 3. artikuluaren d) eta f) letretako kasuetan izan ezik, haietan tasaren zenbatekoa higiezinaren salmentako balioaren %6 adina izanen baita, urte baterako kalkulatuta.

14. ORDENANTZA, UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HILOBIEN KONTZESIOEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2000ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osorik, urriaren 6an. Akats zuzenketa, 2010eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an. Aldatu egin da II. eranskina (Tarifak):

II. ERANSKINA

Ehorzketa eskubide eta ehorzketa zerbitzuen gaineko tasen tarifak

a) Tasa kontzesioengatik: 45,00 euro hilobi bakoitzagatik.

Haurrak ehorzteko hilobiak: 0,00 euro.

b) Hilerria kontserbatu, mantendu eta oro har zaintzeko zerbitzuaren tasa: 4,25 euro/urtea, hilobi bakoitzagatik.

c) Ehorzteko zerbitzuari dagokion tasa, orain arte bezala, Erronkariko Cofradía de la Santa Fe elkarteak bere kideendako uneoro finkatzen dituen kuotek eta ekarpenek zehaztuko dute, erakunde horrek duelako ehorzketak egiteko ardura.

-Urteko kuota, indarra duena: 3 euro laguneko.

-Subjektu pasiboa kofradia horretako kidea ez bada, edo kidea izanagatik ere hobia bere txandan egitea bidezko ez bada, ordaindu beharreko tarifa 319,00 eurokoa izanen da.

-Errautsak ehorzteko tasa: subjektu pasiboa kofradia horretako kidea ez bada, edo kidea izanagatik ere hobia bere txandan egitea bidezko ez bada, ordaindu beharreko tarifa 30,00 eurokoa izanen da.

d) Altaren kuota: 2,00 euro, bider eskatzaileak eskaera egitean duen adina.

Iragarkiaren kodea: L1203856