70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Herrilurren eta abelbideen mugaketa kartografikoa

Rocaforteko Kontzejuak, 2012ko martxoaren 9ko bilkuran, herrilurren eta abelbideen mugaketa kartografikoaren espedientea abiaraztea erabaki zuen, lurzatien berrantolamenduaren kariaz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan xedatuari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Rocaforteko Kontzejuaren bulegoetan edukiko dira jendaurrean, orok jakin dezan.

Interesdunek beren eskubideen alde egoki juzgatzen dutena alegatu ahalko dute idatziz, alegazioen oinarri diren dokumentu guztiekin batera. Alegazioak Kontzejuko Idazkaritzan jasoko dira.

Alegazioetarako epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Rocaforteko Kontzejuaren iragarki oholean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Espedientea Rocaforteko Kontzejuaren idazkaritzan dago ikusgai.

Rocaforten, 2012ko martxoaren 13an.-Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1204236