70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren
eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2011ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsia jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2012ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 4an, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epean erreklamazioak izan direnez, Udalak, 2012ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, haien gaineko iritzia eman ondotik, behin betiko onespena eman zion. Orain, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da haren testu osoa, ondotik heldu baita:

Aldatu egin da ordenantzaren 6. puntua: "Terrazak eta ostatuak dioen tokian: tarifa zehatz bat ezarriko da ostalaritzako establezimenduaren arabera". Hori guztia honelaxe gelditu da:

Terrazak: 6,00 euro mahai bakoitzeko hiruhilean.

Terrazatzat hartzen dira mahaiak, aulkiak, eguzki-babesak, toldoak, loreontziak eta gainerako hiri-altzari eramangarri edo zatikagarriak, bertan egiten diren jarduerak ostalaritzako jarduera nagusi bati lotuak badaude, hala nola ostatu, ostatu-kafetegi, jatetxe edo horrelakoei.

Horrelako okupazioetarako baimena eskatzen ahal dute ostalaritzako establezimenduetako jarduerarako lizentzien eta/edo irekitzeko lizentzien titularrek, baldin eta okupatu nahi den kanpoko eremuarekin mugakide badira, betiere jarduera egiten bada hura arautzen duten hirigintzako arauei eta sektorekoei jarraikiz.

Terraza ezarri baino lehen, nahitaezko baldintza izanen da tasa ordaintzea.

Terrazaren gehieneko zabalera establezimenduarena berarena izanen da, eremu publikoaren gainean proiektatua (zabalera gehiago nahi baldin bada, beharrezkoa izanen da alboetako establezimenduen edo eraikinen eskubideen titularrek baimentzea).

Oinezkoen pasabideak errespetatzen direla begiratuko da, baita ibilgailu publikoen eta larrialdietako ibilgailuen sarbidea ere, eta horrek lehentasuna izanen du beti eremu publikoko beladoreen okupazioaren gainean. Arrazoi horiek kontuan hartuta ere, uko ematen ahal zaio terraza jartzeari, ostalaritzako establezimenduaren kokapenaren inguruabarrak ikusita.

Ostalariak mantendu beharko ditu eremua eta altzariak modu egokian, alegia, garbitasuna, segurtasuna eta txukuntasuna begiratuta, eta bera arduratuko da bertan edo inguruan sor daitezkeen hondarrak biltzeaz. Orobat, okupatutako eremuan pasabide irekia badela arduratuko da, nahikoa eta egokia oinezkoak pasa daitezen bertatik, espaloitik jaitsi beharrik gabe.

Terrazaren barrenean zernahi ikuskizun egin nahi bada, beharrezkoa izanen da Udalaren baimena.

Baimenaren titularrak behar adina aurreneurri hartuko ditu, hain zuzen ere terrazek ez diezaieten bizilagunei eragozpenik sortu. Horretarako, eta hasiera batean, hura 00:30ean bildu beharko da lanegunetan, eta ordutegi hori luzatuko da 01:30era arte, ostiraletik larunbaterako, larunbatetik iganderako eta jai bezperetako gauetan, salbu eta halako eremu akustikoetan dauden terrazen kasuan, legeria aplikagarrian eremu sentikortzat hartzen diren tokietan, horiek biltzeko ordua aitzinatu beharko baitute delako arautegia beteko badute. Terrazaren altzariak biltzeari dagokionez, establezimendua ezarritako orduan baino lehenago itxi behar bada, bere ordutegiari jarraitu beharko dio eta altzariak ere lehenago bilduko dira. Hori guztia ezertan galarazi gabe ordutegi horiek, inoizka edo modu orokorrean, Udalak aldatzen ahal dituela urtean zehar.

Titularrak edo ordezkariak ez du terraza paratuko eta hura bildu beharko du udal agintariak edo udaltzainek beren eginkizunen barrenean hala agintzen diotenean Udalak antolatutako edo baimendutako edozein ekitaldi izateagatik.

Terraza erabiltzearen ondorioz, hiri altzarietan edo bestelako elementuetan, hala nola, zoladuretan edo berdeguneetan, triskantzak edo kalteak sortzen badira, haren titularra izanen da erantzule.

Terraza jartzeko eskabidea egiten denean, interesdunak Udal Diruzaintzan ordaindu beharko du tasa, zein den okupatu beharrekoa eremua, harexeri dagokiona.

Ikusirik autodeklarazioa eta horrekin batera eginiko diru-sarrera, Udalak eman edo ukatuko du terraza jartzeko baimena. Baimena ukatuz gero, itzuli eginen da ordaindutako tarifa.

Orobat, interesdunek eginiko autodeklarazioa Udal Zerbitzuek azter dezakete edozein unetan, eta horretarako likidazio osagarria eginen du frogatu ondoren egiazki zenbat mahai ezarri diren, ezertan ukatu gabe behar diren zehapenak aplikatzen ahal dituela, horiek mailakatuak izanen baitira arau-haustearen larritasunaren edo bildu diren inguruabarren arabera, baina isunak ezin izanen dira inolaz ere 300 euro baino txikiagoak.

Interesdunak autodeklarazioan adierazi baino mahai gutxiago paratzen baditu terrazan, ez du eskubiderik izanen ordaindutako diruaren itzulketa jasotzeko.

Herrian baldin bada jairik edo gertakizun berezirik bizilagunak oro har ukitzen dituena, Udalak baimena eman dezake halako egun jakin edo denboraldi baterako interesdunak eginiko autodeklarazioan agertzen diren mahai kopurua baino gehiago jartzeko, horregatik ondorioztatu gabe nahitaez tarifa osagarria kobratuko duenik. Mahaiak jartzeak edo horien kopurua handitzeak berekin ekar dezake ibilgailuei bidea ixtea edo murriztea.

Terrazak jartzeko baimenaren eskabidea tramitatu beharko da honako autolikidazio eta diru-sarreretarako orria beteta:

TERRAZA JARTZEKO ESKABIDEA

(Udal ordenantza, Jabari publikoaren erabilera pribatiboa erabiltzeko tasa arautzen duena)

Jaun/andrea ...........IFZ/IFK ...................., helbidea ........kalea eta telefonoa .........., bere izenean edo honako hau ordezkatuz: ......... IFZ/IFK ........, jakinarazpenetarako helbidea ............... telefonoa ........ ostalaritzako establezimenduaren izena .......... ........kalea ............. eta telefonoa ....

Zure aitzinean agertzen naiz eta AZALTZEN DUT:

Eremu publikoan eta ostalaritzako erabileretarako terrazak jartzea arautzen duen Udal Ordenantzaren 6. artikuluari jarraikiz:

ESKATZEN DUT:

Baimena eman diezadatela jabari publikoko kaleak eta eremuak okupatzeko, baimendutako hainbat elementu jartzeko, ostalaritzako terrazei lotuak, honako taula honi jarraikiz:

HIRUHILEKOA

MAHAI

KOPURUA

ORDAINTZEKOA

(mahai kopurura x 6 euro bakoitza)

Urtarrila-otsaila-martxoa

Apirila-maiatza-ekaina

Uztaila-abuztua-iraila

Urria-azaroa-abendua

GUZTIRA

Ezagutzen dudala eskatutako baimena beste hauen menean dagoela: Ordenantzan ezarritako baldintza partikularrak eta herriko arautegian zehaztutako gainerako baldintza orokorrak betetzea.

Ribaforadan, 2.........ko ................aren ....../e)an
Interesduna

Zuk emandako datuak sartuko dira AEPDko fitxategi batean edo gehiagotan, Ribaforadako Udala horien erantzulea baita. Datuen helburua da agirien erregistroa mantentzea, zure eskabidea kudeatzea eta tokiko entitatearen beste zernahi helburutarako, zein den eskabidearen helburua ikusita. Erabili ahalko dituzu sartzeko, zuzentzeko, kentzeko edo aurka egoteko eskubideak, idazkia igorriz Ribaforadako Udalari (S.F. Javier, 1, 31550 Ribaforada (Nafarroa).

Ribaforadan, 2012ko martxoaren 9an.-Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1204115