70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2012ko martxoaren 16an egin bilkura berezian, aurrekontua hasiera batean onetsi ondoan, erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2012ko martxoaren 20an.-Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1204568