70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Deialdia, Garesko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko
bi lanpostu oposizio bidez betetzeko Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Garesko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2010eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an).

Garesen, 2012ko martxoaren 9an.-Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

ERANSKINA

JAVIER MÁRQUEZ IRURTIA

GONZALO ARÁIZ OTEIZA

Iragarkiaren kodea: L1204474