70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Oihan aprobetxamenduak

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea: El Monte alderdian, 49.956 pinu, 2.894,00 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 8.682 euro gehi BEZa (zortzi mila seiehun eta laurogeita bi euro gehi BEZa).

Proposamenak udal bulegoetan aurkeztuko dira gutunazal itxietan, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera. Horretarako epea izanen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte. Ondotik, plikak irekiko dira. Proposamenekin batera fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria aurkeztu beharko da.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Garesen, 2012ko martxoaren 16an.-Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1204472