70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

ARS-4 banaketa eremua birzatitzeko proiektua (S.2/U.I.XIX-Milagrosa, merkataritzakoa). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko otsailaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 21-FEB-12 (11/UV).

"Ikusirik espedienteko agiriak eta zerbitzu juridiko eta teknikoen 2011ko azaroaren 2ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea U.I.XIX-Milagrosako S-2 sektoreko ARS-4 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, Udaleko Hirigintza Gerentziaren aginduz prestatua.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; eta ukitutakoei jakinaraztea."

Iruñean, 2012ko otsailaren 27an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1205127