70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

ARS-3/Lezkairu eremuko birzatiketaren zuzenketa,
Elkarkideri kalte-ordainak onartzeagatik. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko martxoaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-MAR-12 (3/UV).

"Ikusirik Elkarkidek 2012-01-24an aurkeztutako eskaera, orobat kalte-ordainak baloratzeko 2011-08-25eko eta 2012-02-14ko txostenak, espedientean daudenak, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako legelariak 2012-02-16an emandako txostenarekin bat, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea ARS-3 banaketa eremuko (I/S1, IV/S1, XVI/S1 eta XIX/S1 sektoreek eta atxikiriko sistema orokorrek osaturiko hartako) birzatiketa proiektuaren testu bategineko aldaketaren espedientea. Testu bategin hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko abenduaren 23an hartu erabakiaren bidez onetsi zen behin betikoz; orain Balorazioen agirian aldaketa egiten da, jasotzen baita Elkarkideri eman beharreko kalte-ordaina ondasunak dituelako katastroko 6. poligonoko 1561. lurzati zaharrean eta ondasun horiek Arantzadiko parkearen proiektuak ukitzen dituelako; 60.300,00 euro dira.

2.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, baina bakarrik onetsitako zuzenketei dagokienez."

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1204463