70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Aldaketa exekuzio unitatearen mugapenean. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2012ko martxoaren 7an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Orontzeko Udal Planeko UE.15 exekuzio unitatearen mugapenean; gisa hartara, banaturik geldituko da, bi exekuzio unitate desberdinetan, unitate horretako lurzorua.

Aldaketa Arquitectos Asociadosek prestatu du, 2012ko otsaileko datarekin, eta haren sustatzailea Manuel Andueza Aranguren da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 143. artikuluak 76. artikuluari dagokionez dioenarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Orontzen, 2012ko martxoaren 7an.-Alkatea, Cristina Lorente Hualde.

Iragarkiaren kodea: L1204044