70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

UE-15aren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2012ko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UE-15 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Manuel Andueza Arangurenek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orontzen, 2012ko martxoaren 7an.-Alkatea, Cristina Lorente Hualde.

Iragarkiaren kodea: L1204043