70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

106/2012 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken eta laguntzen deialdi orokorra hein batean eta behin-behinekoz ebazten duena, 2011-2012 ikasturterako.

Ikusirik Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak irakaskuntzarako beka eta laguntzen 2011-2012 ikasturteko deialdi orokorra hein batean eta behin-behinekoz ebazteko eman duen txostena (deialdia uztailaren 22ko 3/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2011eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abuztuaren 26an), eta ebazpen horren 12.1 eta 15.1 arauetan ezarritakoa betez. Espediente batzuk ebazteko daude oraindik, datu batzuk eskatu baitzaizkie, eta ebatzitako batzuetan oraindik aurkezteko daude Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren bekak esleitu edo ukatu izanaren frogagiriak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskineko ikasleei ikasketetarako bekak ematea behin-behinekoz, izan daitezkeen erreklamazioak galarazi gabe, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko, 2012ko Aurrekontuko "Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002 41140 4800 323100 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasleei beka behin-behinekoz ukatzea deialdiko baldintzak betetzen ez dituztelako, harik eta argibide osagarriak biltzeko lanak bukatu arte eta arauzko epean eta moduan aurkezten diren beka edo laguntza espedienteen berrikuspen eskaerak ebatzi arte. Jasotako eskaeren eta agirien zuzentasuna egiaztatu ahala, bekak eman eta ordainduko dira, hala badagokie.

3. Ikasketarako, garraiorako, jantokirako eta bizitokirako beka edo laguntzen zenbatekoak, errenta tarteen araberakoak, eta laguntza bereziei dagozkienak aipatu deialdiaren 11. arauan ezarritakoak izanen dira.

4. Onuradunei pagatu beharreko zenbateko zehatza Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntzari Hezkuntza Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen bekaren zenbatekoa kenduz lortuko da, deialdiaren 11. arauan xedaturikoarekin bat.

5. Deialdiaren 15. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek esleipen irizpideak oker ezarri zaizkiela uste badute edo, inguruabar ekonomiko eta akademikoengatik, laguntza jaso duen beste izangairen batek baino eskubide gehiago dutela iruditzen bazaie, beren beka edo laguntza espedientearen berrikusketa eskatzen ahal dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Eskaera Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari zuzenduko zaio. Halaber, zerbitzu horrek ofizioz ikuskatzen ahalko ditu akatsak dituzten espedienteak edo 2011-2012 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorrean xedatutakoa urratzen dutenak.

6. 2011-2012 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorreko kanpaina 2012ko irailaren 30ean bukatuko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat ondoren ebazten bada, 2012-2013 ikasturteko bekekin batean ordainduko dira.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

-Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña.

-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

8. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2012ko martxoaren 30ean.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1205133