70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udaleko alkateak, 2012ko martxoaren 9ko ebazpenean, erabaki zuen hasiera batean onestea S-7 sektoreko 7. lurzatia eta katastroko 1. poligonoko 683. lurzatia ixteko bitarteko hormari buruz Estación de Servicio Orkoien-La Muga, S.L.k aurkeztu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2012ko martxoaren 9an.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1204059