70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2012ko otsailaren 23an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehendabizikoa.-Hasiera batean onestea Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzako aldaketa; hain zuzen ere, behar den bezala bideratu den espedientean dauden puntuak eta testu horren arabera.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean".

Oltza Zendean, 2012ko martxoaren 2an.-Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1203843