70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa puntuala, Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2012ko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak aldatzeko espedientea, katastroko 1. poligonoko 85. lurzatia birdefinitzeko, Beasoain-Eguillorko Kontzejuan, eta lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizagarri sailkatzeko, guztia Laura Itoiz Marraurenek sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Ollon, 2011ko martxoaren 9an.-Alkate udalburua, Javier Pérez Cueva.

Iragarkiaren kodea: L1204027