70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

3/2011 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2011ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, Miranda Argako Udalaren 2011ko aurrekontu orokorrean 3/2011 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

1. kapitulua: 4.000,00 euro gehiago.

2. kapitulua: 32.000,00 euro gehiago.

4. kapitulua: 1.000,00 euro gehiago.

Guztira, kreditu gehikuntzen bidezko aldaketa: 37.000,00 euro.

FINANTZABIDEA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 37.000,00 euro.

Miranda Argan, 2012ko martxoaren 6an.-Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1204023