70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2012ko martxoaren 6ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Urbasa karrikako 2an dagoen lurzatiaren xehetasun azterlana, eraikineko jabe elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Irurtzunen, 2012ko martxoaren 9an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1204082