70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Udalak, 2012ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Udal Planean, udalerriko 2. poligonoko 693. lurzatiari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2012ko martxoaren 8an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1204053