70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantza, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak
eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2011ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantza. Iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi da. Haren testu osoa ondotik ematen da.

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. 1. Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak pertsona natural eta juridikoei uztea da zergapeko egintza, eta udal langileek egindako edozein lan, udal ordenantzetan aurreikusi ez dena.

2. Elementu horiek uzten ahalko dira Udaleko zerbitzuetarako behar ez direnean.

3. artikulua. Irurtzungo kultur, musika edo kirol entitateek antolatutako ekintzetan, Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek ematen dizkienean ez da prezio publikorik ordaindu beharko. Hala ere, Alkatetzak zehazten ahal du prezio publikoak ezarriko dituela ekintza horietarako egokia juzgatzen duenean. Eta, betiere, modu subsidiarioan emanen dira, ekimen pribatuari dagokionez.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoa ordaintzera behartuta daude 2.1. artikuluan aipatutako tresna edo materialak erabiltzen dituzten pertsona edo entitateak.

Karga-oinarria.

5. artikulua. Lagatako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da.

6. artikulua. Erabilera denbora egunetan eta ordutan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegi edo parkeetatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun edo ordu osotzat hartuko da.

Tarifak eta kuotak.

7. artikulua.

1.-Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

2. Erabilera berezia behar duten ibilgailuak eta makineria uzteko tarifei dagokienez, haien barnean daude ondasuna uztea eta hori maneiatzen duen pertsona. Makina erabiltzeko pertsona bat baino gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei, prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, maila eta egindako orduen arabera.

3.-Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehaztean elementu horiek lagatzeko tarifari muntaiarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

4.-Lagapen horretan material suntsigarriak erabiltzen direnean, tasari haien kostua gehituko zaio.

Fakturak behar den BEZarekin luzatuko dira.

Kudeaketako arauak.

8. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.

9. artikulua. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.

10. artikulua. Lagatako elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke Udalari.

11. artikulua. Lagatako materialek izaten dituzten hausketa eta kalteak erabiltzaileen gain egonen dira.

Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, kopia bat erabiltzaileei eman eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Haiek eginen dute behar den tasazioa.

12. artikulua. Lagatutako materiala itzuli izanaren frogagiria eta, baldin badago, kalteen oharra, kasuan kasuko udal bulegoak jasotzen dituenean, likidazio proposamena igorriko zaio Ogasun Zuzendaritzari, onetsi eta kobratzeko izapideak egin ditzan.

13. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKO ELEMENTUAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA

I. epigrafea.-Langileak.

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu eta desmuntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

-Ofizialaren kostua: 23 euro/ordua.

-Peoiaren kostua: 20 euro/ordua.

-Kamioia eta gidaria erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 50 euro.

-Ibilgailua eta gidaria erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 40 euro.

II. epigrafea.-Oholtzak eta bestelakoak.

KONTZEPTUA

2012ko TASA

2012ko BERMEA

Agertoki estalia

165 euro

600 euro

Agertokia

100 euro

600 euro

Mahaiak

2 euro/eguna

Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira

Soinu ekipo eramangarria

75 euro

150 euro

Aulkiak (bakoitza)

0,50 euro/eguna

Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira

Obra hesiak (bakoitza)

1 euro/eguna

Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira

Olana

20 euro/eguna

300 euro

Irurtzunen, 2012ko martxoaren 9an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1204014