70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Zirkulazioaren gaineko udal zerga 2012. urterako

Aditzera ematen da zirkulazioaren gaineko Udalaren 2012ko zerga ordaintzeko epea 2012ko maiatzaren 4an bukatuko dela, betiere Uharteko udalerrian izen emanda dauden ibilgailuendako.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketa Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2012ko martxoaren 20an.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1204566