70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Kultur taldeendako diru-laguntzen deialdia.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2012ko otsailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hitzez hitz ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea talde eta elkarteendako diru-laguntza eta hitzarmenen deialdia, kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan Uharteko udalerrian jarduerak eta proiektuak antolatzeko.

2. Espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Alegazioetarako legezko epean batere aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarra har dezan.

Uharten, 2012ko martxoaren 6an.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1204565