70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Soto Sardilla alderdiko plan partzialeko aldaketa.
Hasierako onespena

Funesko Udalak, aurtengo martxoaren 13an hartu ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Soto de la Sardilla alderdiko Udal Planeko aldaketa (UE 3.1eko erabileren aldaketa puntual xehakatua, 2. poligonoko 255. lurzatia). Helburua da jatetxe-kafetegi-ostatu erabilera ahalbidetzea. Oscar Campo Castillo eta Jesús M.ª Lorente Gómez dira sustatzaileak, Alas de Peñalén, Halconeras de Sancho IV ordezkatuz, Ignacio Aguirrezabalaga, Carlos Aula eta Juan M.ª Berrade arkitektoek prestatutako proiektuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia 35/2002 Foru Legearen 79.4. eta 74.1 a) artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Funesen, 2012ko martxoaren 13an.-Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1204286