70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazional izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazional izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.

Izangai horietako batek deialdiaren 8.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa ez zuen aurkeztu epe barruan eta, ondorioz, ezin izan zuten izendatu.

Gero probak gainditu zituzten izangaien zerrendan izendatzeko proposatuen ondo-ondotik zegoenari dei egin zitzaion eta horrek ere ez zuen aurkeztu epe barruan deialdiaren 8.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa eta, ondorioz, ezin izan zuten izendatu.

Huts hori zerrendan haren ondo-ondotik zegoen izangaiarekin betetzeari ekin zitzaion, baina horrek ez zuen lanpostua hautatu.

Aurrekoaren ondorioz, lanpostu hutsa María Garrido Palacios andrearekin betetzeari ekin zitzaion, bera baitzen probak gainditu zituzten izangaien zerrendan haren ondo-ondotik zegoena, baina Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostenaren arabera izangai horrek ez du betetzen deialdi horren 8.2.1.c) oinarrian eskatutako betebeharra, hots, karguari dagozkion eginkizunetan aritzeko gaitasunaren aitorpenari buruzkoa.

Hori kontuan hartuz, bidezkoa da hura izendatzea ezinezkoa dela erabakitzea eta huts hori betetzea probak gainditu zituzten izangaien zerrendan haren ondo-ondotik zegoen izangaiarekin.

1. Izendapen proposamen osagarria egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazional izateko lanpostuak betetzeko deialdian, Raquel Escudero Boneten alde.

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko martxoaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascués Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1204697