70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Alkatetzaren 32/2012 dekretua

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2012ko martxoaren 20an, jarraian hitzez hitz jaso den ebazpena eman zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.-Alkate gisa dagozkidan eskudantziak Oscar Mindeguia Bidegain lehenengo alkateordearen esku uztea, kanpoan naizenean (2012ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte) nire ordez ari dadin.

Bigarrena.-Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, 2012ko martxoaren 20an.-Alkatea, sinadura ulertezina.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1204479