70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

984/2012 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, otsailaren 6ko 309/2012 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak 2012ko urtarrilaren 26an igorritako txostena aintzat hartuta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 309/2012 Ebazpenaren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta izateko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Ebazpen horretan akats bat atzeman denez, lanpostuetako bat oker jaso baita, bidezko da hori zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 309/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta izateko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien. Honela dioen tokian: "Celia Elcuaz Barasoain andreari, plantilla organikoan 69678 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia", honela behar du. "Celia Elcuaz Barasoain andreari, plantilla organikoan 68678 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia".

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari), Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari; azken honi adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal duela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat; eta aurreko zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko martxoaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1205005