70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2012ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlan bat, 1. poligonoko 753. lurzatiaren gehienezko lerrokadurak aldatzeko edo birdoitzeko 204. lurzatiarekiko, UE-7.1 unitatean, biomasarekin energia termikoa sortzeko instalaziorako, Sakanako autobian (1 B), Agotzaina, S.L.k sustatua eta Orma Ingenieros-ek prestatua.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2012ko martxoaren 8an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L1204466