70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduera eta obren eskaera. Iraungitzea hastea.

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2012ko martxoaren 5ean, honako ebazpen hau eman zuen:

"Egiaztaturik, Elaboraciones Naturales de la Ribera, S.L. enpresak Andosillako Raimundo Lanas kaleko 41ean (Andosillako 1. poligonoko 1.058 lurzatia) landare-kontserbak ekoizteko nabea egokitzeko tramitatutako espedientean adierazitako obrak eta neurri zuzentzaileak egin ez dituela, erabaki dut iraungitze espedientea hastea jarduera eta obren eskaerarako, interesdunari jakinaraziz hamabost eguneko epea duela espedientea aztertzeko eta bere eskubidearen alde komenigarri den guztia alegatzeko".

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59 artikuluan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Andosillan, 2012ko martxoaren 14an.-Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1204289