70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2012ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2012ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, legez eskatzen den gehiengoa bildurik, 2012ko plantilla organikoa; erabakia 2012ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da 2012ko plantilla organikoa.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan ezaritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. Titulua aldatu zuen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa ikusirik, argitara ematen dira plantilla organikoa eta 2012ko lanpostu hutsen zein funtzionarioen izenen zerrenda, eta, orobat, plantilla organikoaren kopia bat Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari igortzen zaio.

Funtzionarioak

Idazkaria -1, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa, A maila, sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %9,88: lanaldi luzapeneko osagarria: %2,6.

Zerbitzu anitzetako enplegatuak -2. Sarbidea: oposizioa eta oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %19,52, lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.

Administrari-ofiziala -1. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %19,52: lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.

Zerbitzu anitzetako bi enplegatuak eta administrari-ofiziala 1994ko abenduaren 1ean bilakatu ziren funtzionario, 1994ko urriaren 27an Alkatetzak eman ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 1994ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Lan-kontratudunak

-Garbiketako peoi izateko 2 lanpostu huts, lanaldi erdian.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Jesús Garde Mozaz. Idazkaria. Jaioteguna: 1951-12-27. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu aitortuak, 2011-12-31n: 33 u. 11 h. 27 e. A maila. 6. gradua.

Antonio Martínez Sanzol. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaioteguna: 1962-09-21. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu aitortuak, 2011-12-31n: 26 u. 5 h. 11 e. C maila. Gradua: 5.

Miguel Angel Aldunate Garro. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaioteguna: 1959-09-29. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu aitortuak, 2011-12-31n: 26 u. h. 1 5 e. C maila. Gradua: 4. 5. gradua hartuko du 2012-03-26an.

María Josefa Erdozain Azcarate. Administrari-ofiziala. Jaioteguna: 1950-03-03. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu aitortuak, 2011-12-31n: 26 u. h. 1 13 e. C maila. Gradua: 4. 5. gradua hartuko du 2012-03-17an.

Oibarren, 2012ko martxoaren 13an.-Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1204193