70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

249/2012 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2012ko udan "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko kirol eremuak esleitzeko deialdiaren oinarri teknikoak onesten dituena.

Kirol Zuzendariordetza Nagusiak, Larrabide Estadioko zuzendariarekin batera, txosten bat aurkeztu du, "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko kirol eremuak esleitzeko deialdiaren oinarri teknikoak onestea proposatuz. Deialdiaren helburua da kirol programak egitea udan, 2012ko ekainaren 15etik irailaren 15 arte.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 139/2011 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko kirol eremuak esleitzeko deialdiaren oinarri teknikoak onestea. Deialdiaren helburua da kirol programak egitea udan, 2012ko ekainaren 15etik irailaren 15 arte.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetza Nagusiari, Kirol Teknifikazioaren Bulegoari, Larrabide Estadioari eta Administrazio eta Kudeaketa Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko martxoaren 22an.-Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

2012KO UDAKO JARDUERETARAKO "LARRABIDE ESTADIOA" KIROL TEKNIFIKAZIOAREN ZENTROKO KIROL EREMUAK ESLEITZEKO DEIALDIA

2012ko udan talde-erabiltzaileek Iruñeko "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko kirol eremuak erabiltzeko esleipenari dagokionez, ondoko deialdiaren oinarri teknikoak onestea proposatzen da:

OINARRIAK

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko kirol eremuen erabilera talde-erabiltzaileei esleitzea, udan (2012ko ekainaren 15etik irailaren 15 arte) errendimenduko kirol programak eta bestelako kirol jarduerak gara ditzaten.

Kirol eremuak erabiltzeko eskaintzak honako ordutegi hauek izanen ditu:

-astelehenetik larunbatera arte: 08:00etatik 21:30 arte.

-Igandeetan eta jaiegunetan: 08:00etatik 14:00ak arte.

2. Kirol eremuak.

Deialdi honen xede diren kirol eremuak hauek dira:

-Belar artifizialeko futbol zelaia, osoa edo erdia.

-Atletismo pista (mugatua).

-Pilotaleku estalia (mugatua).

-Berariazko aldagelak.

-Kiroldegia: 26 x 22 metroko 4 kantxa (saskibaloia). 90 x 5 metroko atletismo zuzenkia. Arte martzialen aretoa, 12 x 10 metroko 3 zati.

-Muskulazio aretoa (mugatua). Eta

-Bestelakoak.

3. Erabiltzaileak.

2. oinarrian definitzen diren eremuak erabiltzeko esleipena honako hauek eskatzen ahalko dute: nortasun juridikoko entitate, kirol elkarte eta kolektiboek, betiere kirol programak garatzen badituzte.

Ondoren adierazten dira kirol eremuak esleitzeko egokitzat jotzen diren jarduera eta egoerak, bai eta lehentasun ordena ere, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak interesekotzat jotzen dituen bestelako kirol programak, kirol jarduerak, kultur programak edo gizarte programak galarazi gabe.

Baremoa:

A) Errendimenduko kirol programak.

1. NKJFIarekin hitzartutako teknifikazio programak.

2. Selekzioen programak edo Nafarroako kirol federazioen programak, NKJFIarekin hitzartutakoak.

3. Irabazi-asmorik gabeko kirol entitateak.

4. Bestelako entitateak.

B) Programa interesgarria/hitzarmena.

Hauek sustaturik, lehentasunez:

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua.

2. Hitzarmenetako edo kirol programetako laguntzaileak.

3. Instalaziorik gabeko federazioak.

C) Goi errendimenduko taldeen entrenamendua.

Hauek sustaturik, lehentasunez:

1. Federazioetako liga nazionaletan lehiatzen diren taldeak dituzten kirol elkarteak; mailen arabera.

2. Federazioetako autonomiaz gaindiko ligetan lehiatzen diren taldeak dituzten kirol elkarteak.

3. Bestelako kirol elkarte federatuak.

Egunak: Astelehenetik ostiralera. Orduak: 20:00etatik 21:30 arte.

4. Eskaera aurkezteko epea eta tokia.

Eskaera eta agiriak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko erregistroan (Arrieta kalea, 25, 31002 Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein tokitan, deialdi honen I. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea erabiliz, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2012ko maiatzaren 31 arteko epean.

5. Agiriak.

Deialdi honen xede diren kirol eremuak eskatzen dituztenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

-I. eranskineko ereduaren araberako eskabidea, behar bezala beteta.

-Eskatzen diren kirol eremuak erabiltzeko beharraren azalpen edo justifikazio laburra, ekipamendua erabiliko lukeen taldea (adinak barne) zehaztuta.

6. Balorazioa.

Kirol eremu eta ordu-zerrenda bakoitzerako jarduera egoki batzuk eskatu badira, oinarri hauetako 3. atalean adierazten diren lehentasun irizpideei jarraikiz erabakiko da.

7. Esleipena.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskaerak baloratu ondoren, zuzendari kudeatzaileak entitateei erabilerak esleituko dizkie, ebazpen bidez. Erabilera horiek udan gauzatuko dira, 2012ko ekainaren 15etik irailaren 15 arte.

Larrabide Estadioaren zuzendaritzak behin betiko esleipena aplikatzen dela eta esleipen-hartzaileek betebeharrak betetzen dituztela begiratuko du, eta kolektibo eskatzaileen kideak, banaka edo taldeka, instalazioan sartzen ahal diren egunak eta orduak ezarriko ditu.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskubidea du edozein kirol eremu udan erabiltzeko, interes bereziko jardueraren bat egiteko beharrezko den kasuetarako. Kasu horietan, Institutuak ukitutako esleipen-hartzaileei jakinaraziko die, behar den denboraz.

Antolamendu-baldintza bereziak eskatzen dituzten aparteko programa edo gertakizunak antolatzeko, dagokion baimena tramitatuko da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuan. Deialdi honetan adierazten diren irizpideak aplikatuko dira, arloan aplikatu beharreko bestelako arauak galarazi gabe.

8. Esleipen-hartzailearen betebeharrak.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren zentro eta instalazioak erabiltzeko 2012rako ezarritako prezio eta tarifak ordaintzea, kirol eremuak erabiltzean sortuko direnak. Horretarako jarri den kontu korrontean pagatu beharko dute, likidazioa jakinarazi eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Talde bakoitzari dagozkion egun eta orduetan Larrabide Estadioan sartu ahal izateko, kolektiboen kideek txartel bana izanen dute, banakako erabilerarako baimena egiaztatuko duena. Txartel hori eskuratzeko bideratutako prezioek eskubide hauek emanen dituzte: eskatutako kirol instalazioan sartzeko eta kirol eremuetako aldagelak eta zerbitzu orokorrak erabiltzeko, dagozkion egun eta orduetan.

Esleipen-hartzaileek eta haien menpeko pertsonek instalazioak behar bezala erabili beharko dituzte, ezarritako arauei eta Larrabide Estadioko langileek egindako argibideei jarraikiz. Horren ondorioz, arauz kanpoko erabileragatik instalazioan egindako edozein kalte ordaindu beharko dute.

Esleitutako instalazioa erabiltzeari uzten badiote, osorik edo hein batean, horren berri eman behar diote Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Larrabide Estadioari, utzi baino hamabost egun baliodun lehenago gutxienez. Horrela egin ezean, hitzartutako erabilerari dagokion likidazioa eginen da.

9. Erantzukizunak.

Esleipen-hartzaileak haiek eta haien menpeko pertsonek kirol eremuetan egindako erabileren erantzule izanen dira.

10. Esleipena desegitea.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak berak bakarrik erabakitzen ahalko du esleipena desegitea, osorik edo hein batean, esleitutako eremua gaizki erabili izanagatik.

11. Errekurtsoak.

Oinarri hauen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Kontuan hartzeko: mesedez, bete itzazu adierazten diren kontu guztiak. Eskerrik asko.

Izena: ................................, adinez nagusia; NAN zenbakia: ........, bizilekua: ..............................., kalea: ..............................., posta kodea: ........, telefonoa: ............................, honako honen izenean eta hau ordezkatuz: ........................................................ (eskola, federazioa, kluba, entitatea), IFK zenbakia: ....................., bizilekua: ............................................, kalea: ..............................................., posta kodea: ............................, telefonoa: ....................................., telefono mugikorra: .......................................

Eskatzaileak, jarduteko ahalmen osoz, adierazten du erabat ados dagoela Larrabide Estadioko kirol eremuak udarako (2012ko ekainaren 15etik irailaren 15 arte) esleitzeko deialdiaren oinarriekin.

ESKATZEN DU:

Larrabide Estadioko eremu hauen esleipena, adierazten diren asteko egun, ordu eta erabilera proiektuetarako:

Kirol eremua: .................................................................., proiektu hau garatzeko:

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

Ordutegia: 1. aukera

2. aukera

Erabiltzaile kopurua

Erabilera mota

(*) Oharra: proiektu batzuetarako erabilerak eskatzen badira, adierazi aurreko taulari jarraikiz.

Stua.: .................................

Sinadura ulergarria

Iragarkiaren kodea: F1204739