70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuarena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren testuan akats bat dagoela oharturik (2012ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 30ean), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

3862. orrialdean, ezkerraldeko zutabean, lehen xedapen gehigarriaren bukaeran honako g) letra hau erantsi behar da:

"g) Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzuko zuzendariarena, Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzua izanen baita."

Iruñean, 2012ko martxoaren 30ean.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1205370