48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 6/2012 prozedura

Milko Kamenov Kisyovek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Manuel Altuna S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000006/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2012ko urtarrilaren 11n:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Milko Kamenov Kisyovek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Manuel Altuna, S.L.ren aurka, 12.761,78 euroko printzipala ordain dezan, gehi 765,70 euroko interesak eta 1.276,18 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den gisan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000. 64 0006 12 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta egun horretan xedapen zatian hauxe dioen dekretua eman da:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Manuel Altuna S.L.ri:

1.-12.761,78 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 765,70 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 1.276,18 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 0030000064000612 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta betearazpenpeko alderdiaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Matrikula hauek dituzten ibilgailuak: NA0890AY / 2701GFV / 2497GFV / 8554FZW / 9480FZT / 9469FZT / 9415FZT / 9409FZT / 9396FZT / 9377FZT /9354FZT / 4687FNR / 4613FNR / 3784FKC / 4835FKB / 1771FHR / R9616BBB / 2723DTH / R0585BBW / 9921DCS /NA2569 V / NA07121R / NA3821AT / NA5834R02 / R9102BBF / R2146BBH / R3001BBH / R2685BBJ / R2688BBJ / Z06842R. Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia Ondasun Higigarrien Erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena. Demandaren idazkian betearazleak enbargatzeko eskatu dituen ibilgailuei dagokienez, hari igor bekio Trafikoko Zuzendaritza Nagusian ondarearen inguruan egin den azterlanaren emaitza, eta, orobat, jakinaraz bekio erregistro horren arabera betearazpenpekoaren titulartasunekoak diren ibilgailu guztiak enbargatzeko neurria hartu dela.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiaren 124/2010 eta 11880/2012 betearazpenetan, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiaren 302/11 betearazpenean, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiaren 1008/2010 betearazpenean, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiaren 738/2011 betearazpenean, Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegiaren 150/2011 betearazpenean eta Nafarroako Lan arloko 3. Epaitegiaren 38/2011 betearazpenean dagoeneko atxikitako ondasunen berrenbargoa, baita auto horietan betearazpenpekoaren alde gera daitekeen soberakinaren enbargoa ere. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Betearazpenpeko alderdiak ondoko enpresa hauekin dituen kredituak: Lautrans, S.L., Urgatrans, S.L., Logiscar Temperatura Controlada,SL, Bonduelle Iberica SAU, Logesta Gestion de Transporte, SA, Agencia de Transporte Cidatrans, S.L., Mesarga, S.L., Transportes Judez, S.L., Urpe Operadora S.L., Perfiles de Precision, S.L., Congelados de Navarra, SA, Allianz Compañia de Seguros y Reaseguros, Servicios Logisticos Globales Transimaz, Transportes Insausti, S.A. Ondarreta Mesas Y Sillas, S.L., Integración de Monatjaes y Plásticos, S.L. Agencia de Transportes Cidatrans, S.L., Gelagri Iberica, S.L., Urzainqui Gorrindo, Alfonso; eta, halaber, betearazpenpeko alderdiak LTN Gestión Cargo, S.L. enpresarekin izan duen kreditua, betearazleak betearazteko demandaren idazkian eskatzen duen bezala; ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean, epaitegi honen kontura betearazpenean ordaindu gabe dagoen zenbateko osoa transferitzeko, edo hurrengo zorrak, zenbateko osoa berdindu arte, betiere legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginda, hura bete ezean.

Betearazpenpeko alderdiak Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa banku erakundeetan izan ditzakeen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Manuel Altuna S.L.ren Imarkoaingo helbidean (Europa, Garraioaren Hiria, 11, 1., 6 C bulegoa) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 12.761,78 euroko printzipala, gehi 765,70 euro behin-behineko interes gisa, eta 1.276,18 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideko (Europa, Garraioaren Hiria, 11, 1., 6 C bulegoa, Imarkoain) epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4148 0000 64 0006 12 kontua) 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan "31. errekurtsoa" idatzi behar da kontzeptu gisa . Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Manuel Altuna, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko otsailaren 9an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1202421