48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 80/2011 demanda

Fermin Razkin Leitzak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Intercontinental y Europea de Petroleos S.L. Unipersonalen aurka epaitegi honetan bideratu den 0000080/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2011ko abenduaren 19an:

Baiesten dut Fermín Razkin Leitzak Intercontinental y Europea de Petróleos S.L. Unipersonalen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, judizioan zehaztu denez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 12.582,97 euro ordaintzera, gehi 5.249 euroren %10 urtean, berandutza-interes gisa.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0080 11 espedientearen erreferentziarekin, 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0080 11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua, kalte-ordaina eta tramitazio aldiko soldatak sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Intercontinental y Europea de Petroleos S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko otsailaren 9an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1202376