48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1036/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betetzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

216/2011 epaia. Iruñean, 2011ko urriaren 5ean.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1036/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Aitor Cía Rodríguez jaunak sustatu du, Daniel Hernández Iglesias jaunaren eta Ana M.ª González Gómez andrearen aurka. Auzi-jartzailearen ordezkari Arancha Pérez Ruíz prokuradore andrea aritu da, eta laguntzaile, Alfonso Martínez Ezquieta legelari jauna.

Epaitza:

Baiesten dut Pérez prokuradore andreak, Aitor Cía Rodríguez jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Daniel Hernández Iglesias jaunaren eta Ana M.ª González Gómez andrearen aurka jarri duen demanda, eta demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan 3.015,21 euroko printzipala ordaintzera, gehi aplika daitekeen legezko interesa (demanda jarri zen egunetik aurrerakoa) eta prozesuko kostuak.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Daniel Hernández Iglesias jaunari eta Ana M.ª González Gómez andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko otsailaren 9an.-Idazkaria, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1202366