48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 763/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko otsailaren 9an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

M.ª Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak eskaturik Nelson Sánchez Concepción jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 763/2011 familia-prozeduraren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Nelson Sánchez Concepción jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Elizabeth Yismerlis Montero Ferreras andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Nelson Sánchez Concepción jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko otsailaren 9an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1202386