4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1281/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
Baiesten dut Asunción Martínez Chueca prokuradore andreak, Segunda Agrupación Orvina, Fase 704 jabeen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Diego Cano Zurigel kondenatzen dut demandatzaileari zortziehun eta hamalau euro eta laurogei zentimo ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako %10eko interesak, baita prozesuaren kostuak ere.
Diego Cano Zurigueli jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1202247