48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

53/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako administrazio publikoei eta sektore publikoari buruzko azterlan eta ikerlanetarako 2011ko "Martin Azpilikueta" VIII. saria ebazten duena.

Otsailaren 28ko 54/2011 Foru Aginduaren bidez, 2011ko "Martin Azpilkueta" VIII. sarirako dei egin zen, Nafarroako administrazio publikoen eta sektore publikoaren gai orokorrei buruzko azterlan eta ikerlanak egitea eta ezagutzera ematea sustatzeko xedearekin.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 28an emandako 164/2011 Ebazpenaren bidez, saria ebaluatzeko epaimahaia izendatu zen. Hona hemen mahaikideak: Félix Taberna Monzón jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, mahaiburu lana egin duena; Tomás Rodríguez Garraza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusia; Gregorio Eguilaz Gogorza jauna, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia; Marta Pernaut andrea, Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusia; Miguel Laparra Navarro jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako irakasle titularra, gizarte bazterketari buruzko politika publikoetan aditua; Javier Asín Semberoiz jauna, Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroko zuzendari kudeatzailea, administrazioen, enpresen eta gizarte erakundeen ingurumen kudeaketan aditua; Estrella Lamadrid Morón andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Kudeaketa eta Araubide Juridikoaren Ataleko burua, idazkari lana egin duena, hitza izanik baina botorik ez.

Bi lan aurkeztu dira sarira. Epaimahaiak lanak ebaluatu eta bere proposamena eman zuen 2011ko urriaren 17an. Urtarrilaren 28ko 54/2011 Foru Aginduaren bosgarren oinarriko 5. zenbakian ezarritakoari jarrikiz, proposamen hori loteslea da. Epaimahaiak eman gabe utzi du saria, haren ustetan aurkeztu diren lanetako bat bakarra ere ez baita gauza saria jasotzeko.

Hortaz, ikusirik sariaren epaimahaiak egindako proposamena eta burutu diren gainerako jarduketa administratiboak, eta urtarrilaren 28ko 54/211 Foru Aginduaren bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1.-Nafarroako administrazio publikoei eta sektore publikoari buruzko azterlan eta ikerlanetarako "Martin Azpilkueta" VIII. saria eman gabe uztea.

2.-2011ko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Azterlan eta ikerketarako laguntzak eta sariak" izeneko 040001 03200 4809 921300 kontu-sailetik 15.000 euro kentzea.

3.-Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Kudeaketa Bulegoari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan duen kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4.-Foru aginduaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 9an.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1202375