48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

La Esperanza Gizarte Etxea erakunde autonomoaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu bereziak:

Tabernako terrazarako aulkiak eta mahaiak erostea: 7.110 euro.

Kutxa erregistratzailerako terminala: 1.103,30 euro.

Guztira: 8.213,30 euro.

Diruzaintzako gerakina: 7.635,10 euro.

Kutxa erregistratzailearen aseguruaren kalte-ordainketa: 578,20 euro.

Guztira: 8.213,30 euro.

Valtierran, 2012ko otsailaren 13an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1202544