48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Katastroko bidea mugatzea

Urdazubiko Udalak, 2011ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, Olaburuko bidea izeneko katastroko bidea (Urdazubiko 3. poligonoko 160, 163, 164 eta 161. lurzatien mugak ukitzen ditu) mugatzeko espedientea hastea erabaki zuen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 47. artikuluan eta bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz; horrenbestez:

1.-Aipatu mugaketaren espedientea abiatzea.

2.-Mugaketa eta behar diren neurketak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hirurogei eguneko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean hasiko dira, eguerdiko hamabietan, aipatu lurzatietan.

3.-Mugaketa eginen den eremu publikoaren ondoko jabeei espedientea jakinarazi eta igortzea, baita aipatu txostenaren kopia ematea ere; ohartarazten zaie egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentuak aurkezten ahal dituztela Udalean haien eskubideak frogatu eta defendatzeko, mugaketa hasteko eguna baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

4.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

5.-Erabaki honen berri ematea Jabetza Erregistroan, idatz-oharra egin dezan aipatu lurzatietako finken jabariaren inskripzioen bazterrean, mugatu beharreko eremu publikoaren ondoan daudenez gero.

Urdazubin, 2012ko urtarrilaren 4an.-Alkate udalburua, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1202543