48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats zuzenketa, Mendillorriko U.I.-XXIV/Z.O.-1 "merkataritza" eta "kirola" izeneko dotazioetarako lurzatien Udal Planari dagokiona

Iruñeko Udalak, 2012ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-FEB-12 (6/CU).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2012-1-15eko txostenarekin bat, ondokoa ERABAKI DA:

1. Iruñerriko Mendillorriko U.I.-XXIV/Z.O.ko Udal Planaren akats materialen zuzenketa onestea. hirigintzako araudi partikularrari eta merkataritzako eta kiroleko luzatien gaiari dagokienez, hori guztia eginbideturik dagoen agiriari jarraikiz, hori espedientean baitago.

2. Argitara bedi agiri hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

"Arauen fitxa:

1.-Eremuaren identifikazioa

azalera (m²): 890.293.

Unitate Integratua: XXIV.

Izena: ZO-1.

Kokalekua: Mendillorriko bizitegia, Uharteko errepidearen, Ekialdeko ingurabidearen eta Mendillorriko hegoaldeko hegiaren artean.

2.-Egiturazko determinazioak.

Xede orokorrak:

hiri eremua mantendu eta hobetzea.

Hirigintzako araubidea:

Lurzoru mota: hirikoa

Kategoria: Finkatua

Banaketa eremua: ez da ezarri

Eredu-aprobetxamendua: ez da ezarri

Erabilerak: bizitegi kolektiboa eta familia bakarrekoa, merkataritza eta ekipamendua.

Gehieneko azalerak, eraikitzeko: Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea.

Baldintza orokorrak:

Egungo planeamenduaren araudia aplikatuko da, gehieneko azalera eraikigarriei, Babes Ofizialeko Etxebizitzen gutxieneko portzentajeari eta antolamenduaren oinarrizko baldintzei buruzkoa.

Planeamenduko honako aldaketa hau aplikatuko da:

Figura

Izena

Onespena

NAO

Iruñeko UPko aldaketa

eta UGPSko indargabetzea. (Mendillorri).

Mendillorriko bizitegi eremua

2007/03/12

2007/05/09

3.-Determinazio xehakatuak.

Ondoko planeamendu garatzailean aurreikusitakoa aplikatuko da, haren araudia hartu baita; besterik dioten fitxa honetako eta Udal Planeko araudi grafikoko determinazioak salbu, lehentasuna baitute atxikitako dokumentuaren aurretik:

Figura

Izena

Onespena

NAO

UGPS

Mendillorriko bizitegi eremua

1998/07/06

1998/07/29

UGPSko aldaketa

Eskolako ekipamendua

1999/06/07

1999/07/23

U.G.P.Sko aldaketa

IV. Fasea

2000/02/28

2000/03/20

UGPSko aldaketa

Bideak

Aparkalekua

2000/05/08

2000/05/24

UGPSko aldaketa

Bidea zatibitzea, iparraldeko irteera eta Texeriako biribilgunea

2002/07/22

2002/08/26

U.G.P.Sko aldaketa

Kirol ekipamendua (E.1.2, IV. fasea)

2002/12/04

2003/01/29

U.G.P.Sko aldaketa

Merkataritzako lurzatiaren arautegia (IV. fasea)

2003/07/15

2003/08/11

U.G.P.Sko aldaketa

E.2.3 lurzatiaren erabilera aldaketa

2005/04/18

2005/05/16

Aldaketa egiteko baldintzak:

Plana garatzea.

Jarduketa sistema.

Elementu babestuak: gaztelua babestua dago.

Beste baldintza xehakatu batzuk:

Moldatu eginen dira Mendillorri eta bere inguruaren arteko loturak, bai Uharteko errepidekoa, bai Lezkairukoa ipar eta hegoaldean, bai Ekialdeko Ingurabidekoa.

Erabilera bateragarrien araubidea aplikatuko da, Udal Planeko araudi orokorraren 28. artikululan aurreikusitakoa.

-Zilegi da kirol ekipamenduak hesitzea, baldintza hauek betez gero:

-Xehetasun azterlana prestatuko da hesitu gogo den ekipamendurako. Forma eta tamaina aldetik, behar adinako jarraitutasun formal eta funtzionala izan beharko dute eremu libreek eta oinezkoen bide sareak, udal teknikarien iritziz.

-Alde hesituko itxiturak direla eta, instalazio berriak eta erdialdeko parkea integratuta egonen dira bistarako. Irakaskuntzako ekipamenduetako itxiturentzat UGPSn aurreikusitakoa bete beharko dute.

Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1203000