48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

225/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 6ko 1072/2011 Ebazpenaren 4. puntua aldatzen duena eta epe berri bat irekitzen duena erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) kategorian zerrenda bereziak egiteko eskatutako betebeharrak aurkezteko indarrean dauden zerrenda berezietan ez dauden izangaientzat. 1072/2011 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetan, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) kategorian, ordezkapenak eta gorabeherak gertatuz gero kontratazio beharrak betetzeko zerrenda berezietarako eskatutako beharkizunak aurkezteko epea ireki zen.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren bidez, aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako. Foru agindu horren 10. artikuluaren 4. paragrafoan ezarrita dagoenez, zerrenda berezi horietan sartuta dauden izangaiak, horien barnean dauden bitartean, zerrenda orokorretatik kenduko dira behin-behinekoz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 6ko 1072/2011 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetan, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) kategorian, ordezkapenak eta gorabeherak gertatuz gero kontratazio beharrak betetzeko zerrenda berezietarako eskatzen diren beharkizunak aurkezteko epea ireki zen.

Argitaratzearekin batera, atzeman da aipatu foru aginduan erabilitako "zerrenda orokorrak" terminoak nahasmena sortzen duela, izan ere deialdien sistemaren barnean iraupen luzeko kontratazioak eta iraupen laburrekoak ezberdintzen dira, eta horiei dagokienez, zerrenda orokorren terminoa anbiguoa da; bestalde, zerrenda berezien xedea da, hain zuzen ere, iraupen laburreko kontratazioak egitea. Hori horrela izanik, 2009ko ekainaren 9ko Kontratazio Akordioaren Jarraipen Mahaiak, 2011ko azaroaren 9an egindako bilkuran, behar bezala eztabaidatu ondoren, erabaki zuen Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren 10. artikulua honela interpretatzea: izangaiak iraupen laburreko zerrendetatik soilik kenduko dira, eta aukera izanen dute aldi berean zerrenda berezietan eta iraupen luzeko kontratazioetarako zerrendetan egoteko.

Idazkera nahasgarri horrek eragin zuen izangai batzuek izena ez ematea zerrenda berezietan (uste baitzuten iraupen luzeko zerrendetatik kanpo geratuko zirela). Hori horrela, erabaki zen epe berri bat irekitzea interesa dutenek zerrenda berezi horietan izena eman zezaten, eta, bide batez, kontrataziorako zerrenda horiek aplikatzean argitasun eta segurtasun juridiko handigoak egon zitezen.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 6ko 1072/2011 Ebazpenaren 4. puntua aldatzea. Honela idatzita geratuko da:

"4. Zerrenda berezietan dauden izangaiek, horietan sartuta dauden bitartean, iraupen laburreko zerrendetatik kanpo geratuko dira behin-behinekoz, hautaprobak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenak izan ezik, horiek kontrataziorako bi zerrendetan egonen baitira."

2. Indarra duten zerrenda berezietan sartuta ez dauden izangaientzat 15 egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduari jarraikiz osatutako zerrenda orokorretan dauden eta zerrenda berezietan ere egon nahi duten izangaiek eskatutako betebeharrak aurkez ditzaten erizain lanpostuen zerrenda berariazkoak prestatzeko, honako unitate hauetan: Dialisia, Operazio gelak, ABU-EZBU-ZIU, Psikiatria, Neonatologia, Erditzeak eta Ospitaleetako Larrialdiak.

3. Izangaiek frogatu beharko dute kasuan kasuko espezialista titulua badutela edo gradu ondoko prestakuntza dutela edo/eta gutxienez 6 hilabeteko zerbitzuak eman dituztela azken 3 urtean Dialisi, Operazio gela, ABU-EZBU-ZIU, Psikiatria, Neonatologia, Erditze eta Ospitaleetako Larrialdien unitateetan.

Izangaiek, eskabidea aurkeztu aurretik, kontratazioko zerrenda orokorretan daudela egiaztatu beharko dute web orri honetan: www.navarra.es.

4. Eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Irunlarrea, 39; Iruña), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hamabost egun naturaleko epean. Eskabide horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan eskuratzen ahal den ereduari jarraitu beharko diote. Web orri honetan eskuratzen ahal da: www.navarra.es.

Luzaezina da eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideari jatorrizko agiria edo notarioak nahiz administrazioak konpultsatutako kopiak erantsi beharko zaizkio, 3. atalean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzearren.

Eskatzen diren agiriak ebazpen honetan adierazitako epean aurkezten ez dituztenak, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuak salbu, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak, ez dira zerrenda berezietan sartuko.

5. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean eta www.navarra.es web orrian jarriko ditu jendaurrean behin-behineko zerrendak, eskatzaile bakoitzari unitate eta postu berezi bakoitzean esleitzen zaion puntuazio hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Behin-behineko zerrendak argitaraturik, hamar egun naturaleko epea emanen da behar diren erreklamazioak egiteko. Horiek ebatzita, behin betiko zerrendak egin eta argitaratuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean eta www.navarra.es web orrian. Zerrenda horietan egonen dira ebazpen honek ukitutako izangaiak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 6ko 1072/2011 Ebazpenaren bidez irekitako prozesuan sartu zirenak.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean argitaratzea.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. idatz-zatian eta 2. idatz-zatiko c) letran xedatutakoarekin bat.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Langileriaren Erregistro eta Plantilla Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 31n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

ERANSKINA

Eskabidea

.......................................................................... jaunak/andreak (NANa: ..........................) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko EZLT kontratatzeko zerrenda orokorretan dagoela deklaratzen du, eta adierazten:

[ ] Berariazko zerrendetan egon nahi duela, EZLT gisa zerbitzuak emateko eta ordezkapen eta gorabeheretako kontratazio beharrak betetzeko ondoren adierazitako unitate eta postu berezietan: (X bat ezarri, dagokien laukitxoetan).

LANPOSTUA

ARLOA/UNITATEA

NO

OM

TUT

LIZ

Dialisia

EZLT

Operazio gelak

ABU-EZBU-ZIU

Psikiatria

Neonatologia

Erditzeak

Ospitaleetako Larrialdiak

NO = Nafarroako Ospitalegunea.

OM = Osasun Mentala

TUT. = Tuterako Osasun Barrutia.

LIZ. = Lizarrako Osasun Barrutia.

[ ] Gradu ondoko prestakuntza duela frogatzen du, edo/eta gutxienez 6 hilabeteko zerbitzuak eman dituela azken 3 urtean aipatu arloetan; horretarako, EZLT lanpostuari buruzko dokumentazio hau eransten du:

a) ......................................................................................................

b) ......................................................................................................

c) ......................................................................................................

d) ......................................................................................................

.................(e)n, 2012ko .............aren .........(e)an.
Sin.: .................................

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA, LANGILERIAREN ETA LAN HARREMANEN ZUZENDARIORDETZA.

IRUNLARREA KALEA, 39. IRUÑA.

Iragarkiaren kodea: F1202004