2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
I eta II. Zabalguneetako BBPBko aldaketa xehakatua,
familia bakarreko etxebizitzen banaketari buruzkoa.
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2012ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-FEB-12 (6/CU).
"I eta II. Zabalguneetako BBPBko aldaketa xehakatua, Hirigintzako Araudi Orokorraren 77.2.2 artikulua eta Z-2, Z-3 eta Z-7ri aplikatzeko hirigintzako araudi partikularraren edukia hasiera batean onetsi ondoren (JOB,15/UV, 2011ko azaroaren 8koa), jendaurreko aldia inork erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau erabaki da:
1.-Behin betiko onestea I eta II. Zabalguneetako BBPBko aldaketa xehakatua, Hirigintzako Araudi Orokorraren 77.2.2 artikulua eta Z-2, Z-3 eta Z-7ri aplikatzeko hirigintzako araudi partikularraren edukia.
2.-Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2012ko otsailaren 14an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1202615