48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa xehakatua Udal Planean.
Behin betiko onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2012ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa xehakatua Udal Planean, Zufiako UE-1 eta UE-2 unitateei dagokienez, José Julián Díaz Zubeldíak sustaturik. Orobat onetsi zuen 4 unitate berri definitzea, haien kudeaketa errazagoa izan dadin.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Metautenen, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Juan Miguel Zudaire Landa.

Aldaketaren testua

ALDAKETA PUNTUALA METAUTENGO UDAL PLANEAN,
ZUFIARI DAGOKIONEZ

1.-Hautatutako konponbidearen deskripzioa eta justifikazioa.

UE-1 eta UE-2 unitateek batera egiten duten mugapena aldatu eta emaitza 4 unitate berri izanen da, bere horretan utzirik eraikigarritasuna, bideen kokaleku guti goiti-beheitikoa, berdeguneen eta arboladien lagapena, eraikinen tipologia etab., baina kudeaketa errazagoa izanda, jabe gutiago izanen baitira. Hartara, UE-4 eta UE-5 unitate berriak jabe bakarrarena direnez, jarduketa zuzenekoak izanen dira eta, beraz, birzatiketa akta soil batekin aski izanen da bideak eta berdeguneak lagatzeko eta, hala behar badu, udal aprobetxamendu dirutua definitzeko.

UE1 eta UE-2 unitate berriak birzatiketa proiektuen bidez tramitatu beharko dira, zenbait jabe ukitzen baitituzte, egungoak baino gutiago izanen badira ere. Gisa hartara, planaren kudeaketa egungoa baino errazagoa eta hobea izanen da eta orobat gertatuko da Udalak berdeguneak eskuratzean, eta Administrazioa aprobetxamenduez jabetzean. Espazio libre eta berdeguneetarako azalera handituko da guztira, UE-4 eta UE-5 unitate berrietan lehengo %60 baino tikiagoa izanen baita orube eraikigarrien okupazioa.

Unitateen kudeaketa independentea da, UE-5 unitatean izan ezik, UE-4aren edo UE-1aren ondotik gauzatu beharko baita.

UE-4ak hirigunearen ekialdetik hartuko ditu zerbitzuak; unitatearen urbanizazioa hartarainoko sarbidean halako moldez eginen da, non, UE.2 eraikitzen denean, karrika hori zuzen bururaturik geldituko den, eta alderantziz.

UE-1 unitateak 9.128 m² zituen. Eta 6.252 m² izanen ditu hemendik goiti.

Hauek mantendu dira: lurzoru urbanizagarri sektorizatu xehakatuaren sailkapena, bizitegietarako sailkapena (familia bakarreko etxebizitza binakakoak edo bakartuak, lurzatia dutenak), bidearen egungo lerrokadurak, orubeen gehieneko okupazioa (%60), ekipamenduetarako lurzoruetarako eta espazio libreetarako azaleren portzentajeak, 0,4 m²h/m²-ko aprobetxamendua, homogeneizazio koefizienteak, hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuak (7 etxebizitza orientagarri), azalera eraikigarri orientagarria (2.062 m²), antolamenduko plan berrietan markaturiko lerrokadurak, BS+1+T-ko garaiera, solairuen garaierak, erabilera nagusi eta toleratuak, eta konpentsazio bidezko jarduketa sistema.

UE-2 unitateak 10.190 m² zituen. Eta 8.509 m² izanen ditu hemendik goiti.

Hauek mantendu dira: lurzoru urbanizagarri sektorizatu xehakatuaren sailkapena, bizitegietarako sailkapena (familia bakarreko etxebizitza binakakoak edo bakartuak, lurzatia dutenak), bidearen egungo lerrokadurak, pixka bat biratuak beren hegoaldean berdeguneen lagapena handitzeko, orubeen gehieneko okupazioa (%60), ekipamenduetarako lurzoruetarako eta espazio libreetarako azaleren portzentajeak, 0,4 m²h/m²-ko aprobetxamendua, homogeneizazio koefizienteak, hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuak (11 etxebizitza orientagarri), azalera eraikigarri orientagarria (2.978 m²), antolamenduko plan berrietan markaturiko lerrokadurak, BS+1+T-ko garaiera, solairuen garaierak, erabilera nagusi eta toleratuak, eta konpentsazio bidezko jarduketa sistema.

UE-4 unitate berriak 2.570 m² izanen ditu.

Hauek mantendu dira: lurzoru urbanizagarri sektorizatu xehakatuaren sailkapena, bizitegietarako sailkapena (familia bakarreko etxebizitza binakakoak edo bakartuak, lurzatia dutenak) bidearen egungo lerrokadurak, orubeen gehieneko okupazioa (%60, kasu honetan %40ra apaldua), ekipamenduetarako lurzoruetarako eta espazio libreetarako azaleren portzentajeak (kasu honetan %60ra handituko dira), 0,4 m²h/m²-ko aprobetxamendua, homogeneizazio koefizienteak, hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuak (2 etxebizitza orientagarri), azalera eraikigarri orientagarria (900 m²), antolamenduko plan berrietan markaturiko lerrokadurak, BS+1+T-ko garaiera, solairuen garaierak, erabilera nagusi eta toleratuak, eta konpentsazio bidezko jarduketa sistema.

Eta UE-5 unitate berriak 1.987 m² izanen ditu.

Hauek mantendu dira: lurzoru urbanizagarri sektorizatu xehakatuaren sailkapena, bizitegietarako sailkapena (familia bakarreko etxebizitza binakakoak edo bakartuak, lurzatia dutenak) bidearen egungo lerrokadurak, orubeen gehieneko okupazioa (%60, kasu honetan %47ra apaldua), ekipamenduetarako lurzoruetarako eta espazio libreetarako azaleren portzentajeak (kasu honetan %53ra handituko dira), 0,4 m²h/m²-ko aprobetxamendua, homogeneizazio koefizienteak, hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuak (2 etxebizitza orientagarri), azalera eraikigarri orientagarria (695 m²), antolamenduko plan berrietan markaturiko lerrokadurak, BS+1+T-ko garaiera, solairuen garaierak, erabilera nagusi eta toleratuak, eta konpentsazio bidezko jarduketa sistema.

Kontuan hartuko da sustatzaileek aukera dutela, horretarako borondatea izanez gero, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko eskariaren arabera, baina gutienekorik gabe, Zufian egungo eskaria hutsa delakoz.

Zortzigarren xedapen gehigarria.-Planeamenduak ekipamenduetarako uzten duen azalera.

Egungo fitxetan zehazten dena, horrexetan geldituko da moduluen erreserba; horiek fitxa aldatuetara eramanen dira eta lagapenak handituko, ekainaren 5eko 6/2009 lege berrira egokitzeko.

U.E.1, UE-2, UE-4 eta UE-5 unitate berrien hirigintza fitxak eransten dira, lehengo UE-1aren eta UE-2arenaren ordez.

UNITATE BERRIEN HIRIGINTZA FITXAK

Zufiako UE-1 exekuzio unitatea

L1202028_0.pdf

1.-Hirigintzako antolamenduko egiturazko determinazioak.

Mugapena: beren kudeaketa planoetan mugatutako lurzoruek osatzen dute.

Hirigintzako helburuak.

-Baldintza topografikoak betetzen dituztenez eta zerbitzuak hurbil direnez, lurzoru hauei erabilera ematea, Zufiako hirigunea handituz, egungo egitura begiratuz eta zona berria sartuz trantsiziorako espazio libreak erabiliz horretarako.

-Xede horiek lotesletzat harrarazten dituzte diseinu arloko determinazioak, bidearen eta eremu libreen egiturari dagokionez; horiek doitzen eta osatzen ahalko dira behar den xehetasun azterlanaren bidez.

Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatuak.

Kalifikazioa: bizitegitarako.

Parametro definitzaileak.

-Hirigintzako aprobetxamenduaren kalkulurako, ez dira kontuan hartzen ez soto edo erdisotoen solairuak ezta estalkipeak ere.

Erabilera bereizgarria: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta/edo binakakoa, lurzatia duena.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: < %60,00, 3.750 m².

Homogeneizazio koefizienteak.

Familia bakarreko etxebizitza bakartua: 1,00

Familia bakarreko etxebizitza binakakoa: 0,93.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: 0,10.

Eredu-aprobetxamendua: 0,4000 m²h/m².

Gutieneko azalera, ekipamenduetarako lurzoruetan eta espazio libreetan: 1.846 m².

Arbolak landatuko dira unitatearen azaleraren %10ean.

2.-Hirigintzako antolamenduko determinazioak.

Lotesleak ez diren parametroak, parametro definitzaileak kalkulatzeko zenbatetsiak.

-Dokumentazio grafikoan aurrediseinaturiko herrialde ereduaren ondorio dira erabilera eta tipologia guztien azalerak, eta balio izan dute etxebizitza kopurua eta eredu-aprobetxamendua ezartzeko, eta orientagarria da eta ez loteslea.

Exekuzio unitatearen azalera: %100,00, 6.252 m².

Etxebizitza bakartuen kopurua, gehienez: 7 etxeb., 300 m²/etxeb.

Binakako etxebizitzen kopurua, gehienez 0 etxeb., 250 m²/etxeb.

Eraikigarritasun orientagarria: 0,33 m²/m².

Azalera eraikigarri orientagarria: 2.062 m²/m².

Eraikuntzaren baldintzak.

Lerrokadurak: dokumentazio grafikoan edo xehetasun azterlanean ezarri direnak.

Gehieneko sakonera eraikigarria: ez da ezarri.

Gehieneko solairu kopurua: BS+S 1+T.

Beheko solairuaren gehieneko garaiera librea: orokorrean, 3,50 metro.

Goiko solairuen gehieneko garaiera librea: orokorrean, 2,70 metro.

Erabilerari buruzko baldintzak.

Erabilera nagusia: bizitegia.

Erabilera toleratuak: nagusiarekin bateragarriak, eta beheko solairuan, bizitegiak, biltegiak, zerbitzuak eta artisautzako lantegi txikiak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Kudeatzeko baldintzak.

-Tipologia nahiz antolamendua egokitzen ahalko dira xehetasun azterlan baten bidez, betiere antolamenduko determinazio egiturazkoak eta bidearen egitura errespetatzen badira.

-Unitate honetan jarduketa sistema konpentsazioa izanen da. Hala ere, Udalak jabeei galdatzen ahalko die unitatea garatzeko behar diren ekintzak egin ditzaten. Bi hilabeteren buruan konpentsazio batzorderik eratu ez badute, ezta hura garatzeko epeak bermatu ere, jarduketa sistema bertzerik gabe ordezkatuko da eta haren partez lankidetzakoa ezarri. Hala ere, Udalak erabakitzen ahalko du lehen sistemara itzultzea, sustatzaileek honela eskatzen badute.

-Urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da instalazioen luze-zabalak erabakitzeko tenorean lehenagotik garatu ez diren mugako bertze unitateetara gero zabaltzeko aukera.

ZUFIAKO UE-2 EXEKUZIO UNITATEA

L1202028_1.pdf

1.-Hirigintzako antolamenduko egiturazko determinazioak.

Mugapena: beren kudeaketa planoetan mugatutako lurzoruek osatzen dute.

Hirigintzako helburuak.

-Baldintza topografikoak betetzen dituztenez eta zerbitzuak hurbil direnez, lurzoru hauei erabilera ematea, Zufiako hirigunea handituz, egungo egitura begiratuz eta zona berria sartuz trantsiziorako espazio libreak erabiliz horretarako.

-Xede horiek lotesletzat harrarazten dituzte diseinu arloko determinazioak, bidearen eta eremu libreen egiturari dagokionez; horiek doitzen eta osatzen ahalko dira behar den xehetasun azterlanaren bidez.

Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatuak.

Kalifikazioa: bizitegitarako.

Parametro definitzaileak.

-Hirigintzako aprobetxamenduaren kalkulurako, ez dira kontuan hartzen ez soto edo erdisotoen solairuak ezta estalkipeak ere.

Erabilera bereizgarria: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta/edo binakakoa, lurzatia duena.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: < %60,00, 5.250 m².

Homogeneizazio koefizienteak.

Familia bakarreko etxebizitza bakartua: 1,00.

Familia bakarreko etxebizitza binakakoa: 0,93.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: 0,10.

Eredu-aprobetxamendua: 0,4000 m²h/m².

Gutieneko azalera, ekipamenduetarako lurzoruetan eta espazio libreetan: 2.213 m².

Arbolak landatuko dira unitatearen azaleraren %10ean.

2.-Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak.

Lotesleak ez diren parametroak, parametro definitzaileak kalkulatzeko zenbatetsiak.

-Dokumentazio grafikoan aurrediseinaturiko herrialde ereduaren ondorio dira erabilera eta tipologia guztien azalerak, eta balio izan dute etxebizitza kopurua eta eredu-aprobetxamendua ezartzeko, eta orientagarria da eta ez loteslea.

Exekuzio unitatearen azalera: %100,00, 8.509 m².

Etxebizitza bakartuen kopurua, gehienez: 11 etxeb., 300 m²/etx.

Binakako etxebizitzen kopurua, gehienez 0 etxeb., 250 m²/etxeb.

Eraikigarritasun orientagarria: 0,35 m²/m².

Azalera eraikigarri orientagarria: 2.978 m²/m².

Eraikuntzaren baldintzak

Lerrokadurak: dokumentazio grafikoan edo xehetasun azterlanean ezarri direnak.

Gehieneko sakonera eraikigarria: ez da ezarri.

Gehieneko solairu kopurua: BS+S 1+T.

Beheko solairuaren gehieneko garaiera librea: orokorrean, 3,50 metro.

Goiko solairuen gehieneko garaiera librea: orokorrean, 2,70 metro.

Erabiltzeko baldintzak.

Erabilera nagusia: bizitegia.

Erabilera toleratuak: nagusiarekin bateragarriak, eta beheko solairuan, bizitegiak, biltegiak, zerbitzuak eta artisautzako lantegi txikiak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Kudeatzeko baldintzak.

-Tipologia nahiz antolamendua egokitzen ahalko dira xehetasun azterlan baten bidez, betiere antolamenduko determinazio egiturazkoak eta bidearen egitura errespetatzen badira.

-Unitate honetan jarduketa sistema konpentsazioa izanen da. Hala ere, Udalak jabeei galdatzen ahalko die unitatea garatzeko behar diren ekintzak egin ditzaten. Bi hilabeteren buruan konpentsazio batzorderik eratu ez badute, ezta hura garatzeko epeak bermatu ere, jarduketa sistema bertzerik gabe ordezkatuko da eta haren partez lankidetzakoa ezarri. Hala ere, Udalak erabakitzen ahalko du lehen sistemara itzultzea, sustatzaileek honela eskatzen badute.

-Urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da instalazioen luze-zabalak erabakitzeko tenorean lehenagotik garatu ez diren mugako bertze unitateetara gero zabaltzeko aukera.

ZUFIAKO UE-4 EXEKUZIO UNITATEA

L1202028_2.pdf

1.-Hirigintzako antolamenduko egiturazko determinazioak.

Mugapena: beren kudeaketa planoetan mugatutako lurzoruek osatzen dute.

Hirigintzako helburuak.

-Baldintza topografikoak betetzen dituztenez eta zerbitzuak hurbil direnez, lurzoru hauei erabilera ematea, Zufiako hirigunea handituz, egungo egitura begiratuz eta zona berria sartuz trantsiziorako espazio libreak erabiliz horretarako.

-Xede horiek lotesletzat harrarazten dituzte diseinu arloko determinazioak, bidearen eta eremu libreen egiturari dagokionez; horiek doitzen eta osatzen ahalko dira behar den xehetasun azterlanaren bidez.

Sailkapena: Lurzoru urbanizagarri sektorizatuak.

Kalifikazioa: bizitegia.

Parametro definitzaileak.

-Hirigintzako aprobetxamenduaren kalkulurako, ez dira kontuan hartzen ez soto edo erdisotoen solairuak ezta estalkipeak ere.

Erabilera bereizgarria: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta/edo binakakoa, lurzatia duena.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: < %60,00, 1.026 m².

Homogeneizazio koefizienteak.

Familia bakarreko etxebizitza bakartua: 1,00.

Familia bakarreko etxebizitza binakakoa: 0,93.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: 0,10.

Eredu-aprobetxamendua: 0,4000 m²h/m².

Gutieneko azalera, ekipamenduetarako lurzoruetan eta espazio libreetan: 925 m²

Arbolak landatuko dira unitatearen azaleraren %10ean.

2.-Hirigintzako antolamenduko determinazioak.

Lotesleak ez diren parametroak, parametro definitzaileak kalkulatzeko zenbatetsiak.

-Dokumentazio grafikoan aurrediseinaturiko herrialde ereduaren ondorio dira erabilera eta tipologia guztien azalerak, eta balio izan dute etxebizitza kopurua eta eredu-aprobetxamendua ezartzeko, eta orientagarria da eta ez loteslea.

Exekuzio unitatearen azalera: %100,00, 2.570 m².

Etxebizitza bakartuen kopurua, gehienez: 2 etxeb., 300 m²/etxeb.

Binakako etxebizitzen kopurua, gehienez 0 etxeb., 250 m²/etxeb.

Eraikigarritasun orientagarria: 0,35 m²/m².

Azalera eraikigarri orientagarria: 900 m²/m².

Eraikuntzaren baldintzak.

Lerrokadurak: dokumentazio grafikoan edo xehetasun azterlanean ezarri direnak.

Gehieneko sakonera eraikigarria: ez da ezarri.

Gehieneko solairu kopurua: BS+S 1+T.

Beheko solairuaren gehieneko garaiera librea: orokorrean, 3,50 metro.

Goiko solairuen gehieneko garaiera librea: orokorrean, 2,70 metro.

Erabiltzeko baldintzak.

Erabilera nagusia: bizitegia.

Erabilera toleratuak: nagusiarekin bateragarriak eta beh. solairuan bizitegiak, biltegiak, zerbitzuak eta artisautzako lantegi txikiak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Kudeatzeko baldintzak.

-Tipologia nahiz antolamendua egokitzen ahalko dira xehetasun azterlan baten bidez, betiere antolamenduko determinazio egiturazkoak eta bidearen egitura errespetatzen badira.

-Unitate honetan jarduketa sistema konpentsazioa izanen da. Hala ere, Udalak jabeei galdatzen ahalko die unitatea garatzeko behar diren ekintzak egin ditzaten. Bi hilabeteren buruan konpentsazio batzorderik eratu ez badute, ezta hura garatzeko epeak bermatu ere, jarduketa sistema bertzerik gabe ordezkatuko da eta haren partez lankidetzakoa ezarri. Hala ere, Udalak erabakitzen ahalko du lehen sistemara itzultzea, sustatzaileek honela eskatzen badute.

-Jabetza bakarra izanik, borondatezko birzatiketaren bidez kudeatzen ahalko da, udal aprobetxamenduak eta lagapenak definitzen dituen birzatiketa akta batekin.

-Unitatearen ekialdeko zerrendaren urbanizazioa eginen da bera handitzean balio izateko maneran aldameneko UE-2 unitatea gauzatzen denean, edo alderantziz.

-Urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da instalazioen luze-zabalak erabakitzeko tenorean lehenagotik garatu ez diren mugako bertze unitateetara gero zabaltzeko aukera.

ZUFIAKO UE-5 EXEKUZIO UNITATEA

L1202028_3.pdf

1.-Hirigintzako antolamenduko egiturazko determinazioak.

Mugapena: beren kudeaketa planoetan mugatutako lurzoruek osatzen dute.

Hirigintzako helburuak.

-Baldintza topografikoak betetzen dituztenez eta zerbitzuak hurbil direnez, lurzoru hauei erabilera ematea, Zufiako hirigunea handituz, egungo egitura begiratuz eta zona berria sartuz trantsiziorako espazio libreak erabiliz horretarako.

-Xede horiek lotesletzat harrarazten dituzte diseinu arloko determinazioak, bidearen eta eremu libreen egiturari dagokionez; horiek doitzen eta osatzen ahalko dira behar den xehetasun azterlanaren bidez.

Sailkapena: Lurzoru urbanizagarri sektorizatuak.

Kalifikazioa: bizitegitarako.

Parametro definitzaileak.

-Hirigintzako aprobetxamenduaren kalkulurako, ez dira kontuan hartzen ez soto edo erdisotoen solairuak ezta estalkipeak ere.

Erabilera bereizgarria: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta/edo binakakoa, lurzatia duena.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: < %60,00, 939 m².

Homogeneizazio koefizienteak.

Familia bakarreko etxebizitza bakartua: 1,00.

Familia bakarreko etxebizitza binakakoa: 0,93.

Lurzoru pribatua, familia bakarrekoari lotetsia: 0,10.

Eredu-aprobetxamendua: 0,4000 m²h/m².

Gutieneko azalera, ekipamenduetarako lurzoruetan eta espazio libreetan: 831 m².

Arbolak landatuko dira unitatearen azaleraren %10ean.

2.-Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak

Lotesleak ez diren parametroak, parametro definitzaileak kalkulatzeko zenbatetsiak.

-Dokumentazio grafikoan aurrediseinaturiko herrialde ereduaren ondorio dira erabilera eta tipologia guztien azalerak, eta balio izan dute etxebizitza kopurua eta eredu-aprobetxamendua ezartzeko, eta orientagarria da eta ez loteslea.

Exekuzio unitatearen azalera: %100,00, 1.987m².

Etxebizitza bakartuen kopurua, gehienez: 2 etxeb., 300 m²/etxeb.

Binakako etxebizitzen kopurua, gehienez 0 etxeb., 250 m²/etxeb.

Eraikigarritasun orientagarria: 0,35 m²/m².

Azalera eraikigarri orientagarria: 695 m²/m².

Eraikuntzaren baldintzak.

Lerrokadurak: dokumentazio grafikoan edo xehetasun azterlanean ezarri direnak.

Gehieneko sakonera eraikigarria: ez da ezarri.

Gehieneko solairu kopurua: BS+S 1+T.

Beheko solairuaren gehieneko garaiera librea: orokorrean, 3,50 metro.

Goiko solairuen gehieneko garaiera librea: orokorrean, 2,70 metro.

Erabiltzeko baldintzak.

Erabilera nagusia: bizitegia.

Erabilera toleratuak: nagusiarekin bateragarriak eta beheko solairuan bizitegia, biltegiak, zerbitzuak eta artisautzako lantegi txikiak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Kudeatzeko baldintzak.

-Tipologia nahiz antolamendua egokitzen ahalko dira xehetasun azterlan baten bidez, betiere antolamenduko determinazio egiturazkoak eta bidearen egitura errespetatzen badira.

-Unitate honetan jarduketa sistema konpentsazioa izanen da. Hala ere, Udalak jabeei galdatzen ahalko die unitatea garatzeko behar diren ekintzak egin ditzaten. Bi hilabeteren buruan konpentsazio batzorderik eratu ez badute, ezta hura garatzeko epeak bermatu ere, jarduketa sistema bertzerik gabe ordezkatuko da eta haren partez lankidetzakoa ezarri. Hala ere, Udalak erabakitzen ahalko du lehen sistemara itzultzea, sustatzaileek honela eskatzen badute.

-Jabetza bakarra izanik, borondatezko birzatiketaren bidez kudeatzen ahalko da, udal aprobetxamenduak eta lagapenak definitzen dituen birzatiketa akta batekin.

-Urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da instalazioen luze-zabalak erabakitzeko tenorean lehenagotik garatu ez diren mugako bertze unitateetara gero zabaltzeko aukera.

UE-1 edo UE-4 unitateen urbanizazioarekin batera edo haien ondotik eginen da honen urbanizazioa.

Iragarkiaren kodea: L1202028