48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2012. urtea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2012ko martxoaren 15ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2012. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren edozein bulegotan egiten ahalko da ordainketa, berariazko ordutegian eta aldez aurretik dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Mendabian, 2012ko otsailaren 14an.-Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1202587