48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEANO

2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Meanoko Kontzejuak, 2012ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Meanon, 2012ko otsailaren 10ean.-Kontzejuko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L1202514