48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Mañeruko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko
lizentziak arautzen dituen udal ordenantza.
Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2012ko otsailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Mañeruko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2012ko otsailaren 13an.-Alkatea, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1202536