48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta zergetan.
Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2011ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergetako aldaketa (2011ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 27an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza fiskaletako eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergetako 2012. urterako aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2012ko otsailaren 1ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

ERANSKINA

ALDAKETA 2012. URTEKO ZERGETAN

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga %3,1 igo da eta honako testu hau atxiki da:

"Ez zaie kontribuzioa kobratuko tributu-kuota 2,00 euro baino txikiagoa duten titularrei, eragimen kontuak direla eta."

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, %0,2658.

ALDAKETA, 2012KO ORDENANTZA FISKALETAN

2012. urterako proposatu da ordenantza fiskal guztietan %3,1eko igoera aplikatzea; bestetik ere, testuan egin dira hainbat aldaketa, honako hauek:

1. ORDENANTZA: Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena

Karga-tasa %3,1 igo da, eta honela gelditu:

ERANSKINA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO
ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARI
DAGOKIONA: bingo jokoa

Karga-tasa.

Ondoko tasa ezarri da: %4,58.

4. ORDENANTZA: Agiriak luzatu eta tramitatzeko
tasak arautzen dituenA

%3,1 igo da VII, VIII, IX eta X. epigrafeetan, halaber, IV. epigrafea igo da, honela gelditu baitira:

TARIFEN ERANSKINA

IV. epigrafea.-Konpultsak.

-Agirien konpultsak: orri bakoitzeko 0,20 euro.

VII. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

-Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik 42,82 euro.

VIII. epigrafea.-Udaltzaingoaren txostenak.

-Udaltzaingoak egindako txostenak: 36,64 euro.

IX. epigrafea.-Arma txartelen tramitazioa.

Txartel bakoitzeko: 12,71 euro.

X. epigrafea.-Eskola garraiorako baimena.

-Baimen bakoitzeko: 12,71 euro.

5. ORDENANTZA: Autotaxien, bidaiarien
garraio publikoko hiri zerbitzuen
eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen
tasak arautzen dituena

Tarifak aldatu dira, %3,1 igo baitira. Hona zein diren:

TARIFEN ERANSKINA

I.-Autotaxiak ibiltzeko lizentziak ematea: 1.936,25 euro.

II.-Lizentziak eskualdatzea: 1.936,25 euro.

III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 54,89 euro.

IV.-Lizentzia edo baimena, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuak egiteko, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan: 25,89 euro.

6. ORDENANTZA: Lizentziak eman
eta hirigintzako beste jarduketetarako
tasak arautzen dituena

Hirigintza Bulegoak proposaturik, 3. artikuluko testua aldatu egin da, epigrafe berria gehitu da, VIII.a, lehen aldiz erabiltzeko lizentziei buruzkoa baita, aldatu egiten da X. epigrafeko testua eta IX. epigrafeko tarifak igo egin dira, %3,1 izanen baita igoera.

Hona hemen:

"3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira:

-Lurzatiketak egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

-Lokalak lehen aldiz eta/edo aldian-aldian erabiltzeko lizentziak..."

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA

VIII. epigrafea.-Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak edo erabiltzekoak.

Tasak likidatuko dira obra bukaera gauzatzeko aurrekontuaren arabera: %0,70.

IX. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 616,90 euro.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 616,90 .

III. epigrafea.-Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa: 616,90 .

IV. epigrafea.

A1.-Banantzeak eta batzeak: 56,35 euro.

A2.-Birzatiketak: 616,90 euro.

  • B.-Birzatiketak aldatzea: 616,90 euro.
  • C.-Hirigintza aprobetxamenduen eskualdaketak: 1.792,42 euro.

-V. epigrafea.-Urbanizazio proiektua: 1.294,46 euro.

-VI. epigrafea.-Obra lizentzia: 32,38 euro.

-VII. epigrafea.-Eraikitzeko lizentziak: 32,38 euro.

-X. epigrafea.-Gehieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan likidatzen diren tasak gehienez ere zenbateko hauetara iritsiko dira:

-VI. epigrafea.-Obra lizentzia: 60.000 euro.

-VII. epigrafea.-Eraikitzeko lizentziak: 60.000 euro.

7. ORDENANTZA: Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005
Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko tasak arautzen dituenA

Hirigintza Bulegoak proposaturik, aldatu egin dira ordenantzaren titulua, zergapeko egintzaren testua, kudeaketa arauak, eta tarifen eranskineko II. eta III. epigrafeak; halaber, tarifak %3,1 igo dira, honelaxe:

"2.1. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduerarako lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

f) Handitzeak, birkalifikatzeak eta txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera.

g) Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.

h) Biltoki edo txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.

2.2. artikulua. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueren gaineko zerbitzu teknikoei eta administratiboei dagokienez, zergapeko egintza honako kasu hauetan sortzen da:

a) Erabilera aldatzeko lizentzia.

b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.

c) Txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera.

d) Biltoki edo txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.

6. artikulua. 2. artikuluan zerrendatzen diren jardueren gaineko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, alta eman nahi dutenek aldez aurretik lizentzia eskuratu beharko dute.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

-Emandako lizentzia bakoitza: 212,24 euro.

II. epigrafea.-Jarduera sailkaturako lizentzia.

-Jarduera sailkatuetarako irekitzeko lizentzia bakoitza: 539,45 euro.

Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 377,20 euro.

III. epigrafea.-Jarduera kaltegabeetarako lizentzia.

-Erabilera aldatzeko lizentzia bakoitza: 169,92 euro.

-Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 169,92 euro.

-Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 84,98 euro.

IV. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.

-Lizentzia berriz definitzen den aldiro: 539,45 euro.

V. epigrafea.-Txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.

-Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziak: 20,29 euro.

8. ORDENANTZA: Udal ordenantza
eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen
tasak arautzen dituena

Tarifak %3,1 igo dira, eta honela gelditu:

TARIFAK

I. epigrafea.-Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak. Ikustaldi bakoitzeko: 149,90.

II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta:

-Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 64,86 euro.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 3,43 euro.

9. ORDENANTZA: Ibilgailuak eremu publikotik kendu
eta altxatokian edukitzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituenA

Tarifak %3,1 igo dira, eta zenbaki oso hurbileneraino eraman, eskudirutan errazago kobratzeko.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUA EMATEAGATIK ETA EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TARIFEN ERANSKINA

IBILGAILU MOTA

Ziklomotorrak

eta motozikletak

Gehienez ere 3.500 kilogramorainoko

pisua duten ibilgailuak

3.500 kilogramo baino astunagoak diren ibilgailuak

1. epigrafea.-Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada

5,10

26,80

51,50

2. epigrafea.-Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda

10,30

51,50

80,40

3. epigrafea.-Eremu publikoan ibilgailua ibilgetzea; ibilgeturiko ibilgailu bakoitza

5,10

26,80

51,50

4. epigrafea.-Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da

1,15

2,60

4,00

5. epigrafea.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik

11. ORDENANTZA: Hilerriko zerbitzuak emateko
tasak arautzen dituenA

Tarifak %3,1 igo dira eta honako hauek izanen dira:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Ehorzketak eta berrehorzketak.

A.-Panteoiak eta kaperak: 108,25 euro.

B.-Horma-hilobia eta kolunbarioa: 54,00 euro.

C.-Banakako hobia: 108,25 euro.

D.-Kolunbarioa: 54,00 euro.

E.-Errauts-hobiak: 54,00 euro.

II. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

A.-Panteoiak eta kaperak: 108,25 euro.

B.-Horma-hilobia eta kolunbarioa: 54,00 euro.

C.-Banakako hobia: 108,25 euro.

D.-Kolunbarioa: 54,00 euro.

E.-Errauts-hobiak: 54,00 euro.

III. epigrafea.-Panteoiak, banakako hobiak, horma-hilobiak, kolunbarioak eta errauts-hobiak.

A.-Panteoiak.

-Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 2.577,50 euro.

B.-Banakako hobiak.

-10 urteko kontzesioa: 107,95 euro.

-5 urteko luzapena: 97,15 euro.

C.-Horma-hobiak.

-10 urteko kontzesioa: 237,48 euro.

D.-Kolunbarioak.

-50 urteko kontzesioa: 515,50 euro.

E.-Errauts-hobiak.

-10 urteko kontzesioa: 123,72 euro.

IV. epigrafea.-Panteoietako gorpuzkinak garbitzea.

A.-Lehen gorpuzkia: 60,00 euro.

B.-Gorpuzkin gehiago, bakoitzeko: 22,38 euro.

V. epigrafea.-Horma-hilobiak aldi baterako okupatzea panteoiak eta kaperak konpontzeko.

A.-Hilabete edo horren zatiki bakoitzeko: 6,19 euro.

VI. epigrafea.-Titulartasun aldadaketa hilobien kontzesioetan.

A.-Titulartasun aldaketak, bakoitzeko: 97,95 euro.

VII. epigrafea.-Errausketak.

Ordutegia: 9etatik 14ak arte.

A.-Hilotzak erraustea: 422,17 euro.

B.-Gorpuzkiak erraustea: 149,50 euro.

C.-Errausketa-kutxa arrunta: 53,34 euro.

-Gainerako orduetan:

Tarifak %30 garestituko dira, aparteko orduetan lan egiteagatik.

12. ORDENANTZA: Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifa %3,1 igo da eta honela gelditu da:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak.

Ezkontza bakoitza: 137 euro.

13. ORDENANTZA: Lizarrako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena

Urteko kanona %3,1 igo da eta 22. artikulua honela gelditu da:

22. artikulua. Kontuan hartuz azienda-karga, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko kanona 3,48 eurotan finkatu du hektarea bakoitzeko.

14. ORDENANTZA: Espaloietan eta zirkulazio
murriztuko aldean barna ibilgailuak sartzeko
tasak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko bidea gordetzekoak arautzen dituena

10. artikuluan gehitu egin dira plaken fiantzak eta horiek berritzekoak, eta %3,1 igo dira tarifak, honako era honetan:

"6. artikulua. Nolanahi dela ere, familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokaletan, ibilgailuendako sarrera bakoitzagatik, gehieneko kuota 73,40 euro izanen da.

10. artikulua. Tasaren bilketa epe bakarrean eginen da.

Plaken fiantza: Diskoa Udalak emanen du 6 euro ordainduta.

Lehengoratzeko fidantza: Pasabidea egiteko lizentzia eraginkorra izan dadin, fidantza eskatuko da edo 350 euroko ordainketa, Udalaren Diruzaintzan jartzeko, lehengoratzea bermatu beharrez.

ERANSKINA

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honako hauek izanen dira:

Eremu publikoko metroak: 4,5 metro izanen dira.

-Eremuko balioa:

1. eremua: 656,33 euro.

2. eremua: 483,32 euro.

3. eremua: 322,22 euro.

  • Finantza-kostua: %5.

-Ibilgailuentzako familia bakarreko etxebizitzetako garajeen, etxebizitzei erantsitako lokalen eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokalen sarrera bakoitzagatik: 73,40 euro.

III. epigrafea.-Zirkulazio murriztuko eremuak.

-Txartelaren kuota: 15,43 euro.

15. ORDENANTZA: Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena

Oro har, tarifak 3,1 igo dira; aldatu egin dira 1.4 epigrafea, kudeaketa tasa gehitu baitzaio, eta 1.9 epigrafea, zinemako filmaketako tasa gehitu baitzaio, eta honelaxe gelditu:

ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.Mahai, aulki eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = terrazaren okupazioa m² * eremuko balioa * Finantza kostua.

-Terrazako m² okupatua: eremu publikoan zenbat metro koadro hartzen diren.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 409,98 euro.

2. eremua: 289,94 euro.

3. eremua: 165,15 euro.

I.2. Merkatu txikiak, metro lineala, urtean:

-Foruen plaza: 205,10 euro.

-Santiago plaza: 191,86 euro.

I.3. Azoka txikiak:

Herriko bestetan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 0,37 euro izanen da metro koadro bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den beste prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

San Andrés: 111,17 euro.

Koroatze plaza: 111,17 euro.

Nafarroa Beherea (arkupeetatik kanpora): 111,17 euro.

Nafarroa Beherea (arkupeak): 81,22 euro.

Foruen plaza (lehenbiziko 4 postuak, Esparza farmaziaren ondoan): 111,17 euro.

Foruen plaza (gainerakoa): 81,22 euro.

San Veremundo: 111,17 euro.

Sorkunde Garbiaren pasealekuko apark.: 81,22.

Koroatze plaza: 111,17.

Bestelakoak: 81,22.

Herriko bestetarako, Udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 105,16 euroko tasa sortuko du, hartan aritzen den lagun bakoitzeko eta besta egun guztietarako.

Bestetan txosna jartzeko eskaera egiten dutenek, 11,85 euroko kuota ordaindu beharko dute metro koadro bakoitzeko, eta aipatu txosnak Alkatetzaren erabakietara makurtuko dira, azalerari eta txosna kopuruari dagokienez; betiere, dagoen lekuaren arabera.

I.4. Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako:

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,92 euro.

-Kudeaketaren kostua: 6,00 euro.

I.5. Sanandresetako feriak.

Sanandresketako ferietan eremu publikoa okupatzen bada ferietako tramankuluekin, 8,14 euroko tasa sortuko da metro koadro bakoitzeko, eta salmenta postuekin okupatzen bada, berriz, 8,14 euroko tasa, metro lineal bakoitzeko.

Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espresuki bestelakorik esaten ez bada.

I.6. Auzoetako jaiak.

Auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 48,98 euroko tasa sortuko da atrakzio bakoitzeko.

I.7. Haurrentzako atrakzioak establezimenduetatik kanpo.

Establezimenduetatik kanpora eremu publikoa haurrentzako atrakzioekin okupatzeak 40,45 euroko tasa sortuko du urtean.

I.8. Loreen salmenta Santu Guztien egunean.

Santu Guztien egunean loreen saltokiekin eremu publikoak okupatzeak 3,76 euroko tasa sortuko du egunean metro lineal bakoitzeko.

I.9. Zirkuak eta antzekoak eta zinemako filmaketak.

Zirkuek eta antzekoek 71,49 euroko tasa ordainduko dute.

-Zinemako filmaketek 50 euroko tasa ordainduko dute egunean.

I.10. Kioskoak, eguneko salmentarako.

-Denboraldi baterako jartzen direnek 20,50 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.

-Merkatondoa alderdiaren inguruan jartzen direnek 14,43 euroko tasa ordainduko dute metro lineal bakoitzeko hilabetean.

-Urte guzirako jartzen direnek 13,90 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.

I.11. Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak.

Eremu publikoan dauden zutoin nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak jartzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 29,38 euroko kuota ordainduko da bakoitzeko.

I.12. Hesiak.

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa * okupazioa m² * Finantza kostua * egunak.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 656,33 euro.

2. eremua: 483,32 euro.

3. eremua: 322,22 euro.

-m² okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

-Finantza-kostua: %5 aplikatuko da.

-Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.

-Hesiak kudeatzeko kostua: 35,46 euro.

1.13. Edukiontziak.

-Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 3,10 euro.

-Kostu administratiboa: 21,65 euro.

Banketxeetako jarduerak eta bestelakoak:

Paratutako kutxazain bakoitzeko, urtean:

1. eremua: 169,34 euro.

2. eremua: 137,31 euro.

3. eremua: 91,54 euro.

I.15. Produktu edo salgaiak, establezimendutik kanpo, m² bakoitzeko urtean.

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa * okupazioa m² * finantza kostua.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 409,98 euro.

2. eremua: 289,94 euro.

3. eremua: 165,15 euro.

-m² okupatuak: produktu edo salgaiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

-Finantza-kostua: %5 aplikatuko da.

I.16. Autobus geltokiaren eremuko aparkalekua ferietako barrakekin okupatzea herriko jaietan eta sanandresetan.

-Autobus geltokiaren eremuko aparkalekua ferietako barrakekin okupatzea herriko jaietan eta sanandresetan: 28.048,69 euro.

II. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Paraturiko biltontzi bakoitzeko:

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa * orubean okupatutako metroak* finantza kostua.

-Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 656,33 euro.

2. eremua: 483,32 euro.

3. eremua: 322,22 euro.

-Metro okupatuak orubean: biltontziek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

-Finantza-kostua: %5 aplikatuko da.

II.2. Kableak sartzeagatik.

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hodiak erabiliz, baina 85,25 euroko tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzaren harguneko hodi bakoitzeko.

18. ORDENANTZA: Autobus geltokiko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifak aldatu dira, %3,1 igo baitira.

Hona zein diren:

TARIFEN ERANSKINA

HALL EDO GELTOKI SARRERAKO ZERBITZUAK:

1.-Administrazioetarako lokalak eta armairuen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra.

2.062

2.-Kontsigna erabiltzeagatik, 30 kg-ko edo 400 dezimetro kubikoko pakete bakoitzeko, nahiz horien zatikia, gehienez ere 3,60 euro egunean:

0,93

AUTOBUS GELTOKIAREN GIBELALDEKO EREMU PUBLIKOA:

3.-Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik:

1,47

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei, egunean egindako zerbitzu kopuruaren arabera, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:

-6 zerbitzu arte egunean.

%25.

-Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, guztiei aplikatuko zaie.

%50.

4.-Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko:

1,50

ZERBITZU OROKORRAK

5.-Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzeko:

0,12

1.1 ARAUA. Kirol instalazioak eta eskoletako lokal
eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak,
eta lokalak errentan uzteko tarifak.

Kirol Batzordeak proposaturik, ezabatu egin da II. epigrafea, Remontival Ikastetxeko instalazioei buruzkoa, egun ez baitaude; bestetik ere, hurrengo tasak aurkeztu dira eta %3,1 igo:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Udalaren pilotalekua

-Kantxa ordubete, partikularrentzat: 12,13 euro.

2. epigrafea.-Oncineda Institutuko idorpea.

-Kantxa ordubete, partikularrentzat: 12,13 euro.

3. epigrafea.-Remontival pilotalekua.

-Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 15,33 euro.

-Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko 7,09 euro.

-Udalak instalazioak pilotarako erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 9,72 euro.

-Udalak instalazioak squasherako erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 3,35 euro.

-Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:

Lanegunetan:

  • Egun erdia: 230,44 euro.
  • Egun osoa: 389,95 euro.

Jaiegunetan:

  • Egun erdia: 389,95 euro.
  • Egun osoa: 585,04 euro.

4. epigrafea.-Lokalen errentamenduak.

Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 53,95.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 31,78 euro.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 31,78 euro.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00ak arte, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 15,95 euro.

-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 22,80.

-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 22,80 euro.

-Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00ak arte, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 6,47 euro.

-Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzeko: 110,21 euro.

-Zezen plaza erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 172,98 euro.

1.3.-Almudí Kultur Elkartearen ikastaroetan izena eman eta matrikula egiteko prezio publikoak

Tarifak %3,1 igoko dira 2012-2013 ikasturtean, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA, 2012-2013 IKASTURTERAKO

1.epigrafea.-Tarifak.

1.1.-Haurrendako pintura.

-Izena ematea: 12,22 euro.

-Urteko kuota: 202,79 euro.

1.2.-Helduendako pintura.

-Izena ematea: 20,41 euro.

-Urteko kuota: 364,75 euro.

1.4.-"Julián Romano Ugarte" Musika Eskolan izena ematea eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak

Aldatu egin dira tarifak ordaintzeko aplikatu beharreko arauak eta %3,1 igo dira tarifak, honelaxe:

"Aplikatu beharreko arauak:

1.-Ordaindu beharra:

Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere.

2.-Kudeaketa eta diru-bilketa:

Izena emateko eskubideen ordainketa honela eginen da:

a) Ikasle errepikatzaileek ekainean ordainduko dute.

b) Gainerako ikasleek, berriz, irailean.

Matrikulazio eskubideen ordainketa honela eginen da:

-9 hilabetetan, urritik ekainera bitarte, hilabete bakoitzeko 1etik 10. egunera arte.

3.-Edozein irakasgaitako izena emateak berekin dakar "musika-tresna taldea" izeneko irakasgaian izena ematea.

Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.

-Izena emateko epea:

Ekaina: Aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak kanpo) eta ikasle berrientzat.

Iraila: pertsona heldu berrientzat eta hutsik gelditutako plazak.

4.-Ordaintzera behartutakoak emandako banku-kontuaren bitartez bilduko dira prezio publikoak.

5.-Ordenantza honetako eranskineko II. epigrafeko beherapenak baliatu nahi dituztenek eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

TARIFEN ERANSKINA, 2012-2013 IKASTURTERAKO

I. epigrafea.-Musika Eskolako ikasleak.

-Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 239,15 euro.

-Izena emateko eskubideak: 43,18 euro.

II. epigrafea.-Musika Eskolako ikasleak, familia ugariaren karneta dutenak.

-Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 120,86 euro.

-Izena emateko eskubideak: 43,18 euro.

III. epigrafea.-Adinez nagusi diren ikasleak, astean 30 minutuko eskola hartzeagatik.

-Matrikula eskubideak: 454,20 euro.

-Izena emateko eskubideak: 70,92 euro.

1.5.-Gazteendako eta emakumearen alorreko jarduerak egiteko ordaindu beharreko
prezio publikoak

Tarifak %3,1 igo dira, eta honela gelditu:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Agirien inprimaketa.

-Ordenagailutik inprimatutako orria: 0,06 euro.

-DIN-A4ko fotokopiak: 0,10 euro.

II. epigrafea.-Autobus txartelak.

-Joan-etorriko txartelak, jaibusetan: 4,15 euro.

III. epigrafea.-Auzolandegietan parte hartzeko kuotak.

-Auzolandegiaren kuota, Zalatamborko Gazteluko hondakinetan aritzeko: 72,00 euro.

IV. epigrafea.-María de Vicuña Gazteriaren Etxearen erabilera.

Gazte elkarteak

(erabilera partikularra eta 30 urtetik beheitikoak (banaka erabiltzeko)

Gazte elkarte ez direnak eta 30 urtetik goitikoak

Jarduera pribatuak edo irabazi asmoa dutenak

ORDENAGAILUEN ARETOA:

Gela osoa (euro/orduko)

5,15

6,20

31,00

Banaka erabiltzeko (euro/orduko)

1,05

1,55

Bideosorkuntzarako eta irrati-DJendako eta musikako grabazioetarako aretoak (euro/orduko)

3,10

4,15

31,00

Entseguetarako hornituriko aretoa

(euro/orduko)

3,10

4,15

Entseguetarako areto hornitu gabea (euro/orduko)

1,05

1,55

Ikastaroetarako aretoa (euro/orduko)

5,15

6,20

31,00

Erabilera anitzeko aretoa (euro/orduko)

5,15

6,20

103,00

Ikastaroetarako aretoak (euro/orduko)

2,05

2,55

20,60

Bileretarako bulegoa (euro/orduko):

1,05

1,55

Erabilera anitzeko II. aretoa

(euro/orduko)

5,15

6,20

103,00

Hilabeteko bonuak, tarifen araberakoak, ezartzen ahalko dira gelak erabiltzeko.

1.6.-Kirol jardueren zerbitzua emateko
prezio publikoak

Kirol Batzordeak proposatuta, tarifak %3,1 igo eta honela gelditu dira:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza.

-Gerontogimnasia: 30,90 euro.

II. epigrafea.-Taldekako txapelketetan izena ematea.

-Aretoko futbol txapelketa, elkarteen artekoa: 526,35 euro.

-Saskibaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 129,86 euro.

-Eskubaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 94,40 euro.

-Badminton txapelketa, elkarteen artekoa: 30,90 euro.

1.7.-Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bestelako gauzez baliatzeko
prezio pribatuak

Tarifak %3,1 handitu dira.

TARIFEN ERANSKINA

III. epigrafea.-Makineria.

-Kamioi garabiduna, ordu bakoitza: 39,33 euro.

IV. epigrafea.-Bestelako zerbitzuak.

-Tribuna edo oholtza, egun eta m² bakoitzeko 2,42 (gehienez 150 m²).

-Metalezko hesiak, bakoitzeko egunean: 0,54 euro.

-Aulki edo eserlekuak, bakoitzeko egunean: 0,54 euro.

-Mahaiak, bakoitzeko egunean: 0,54 euro.

-Ferietarako saltokiak unitateko eta eguneko: 2,42 euro.

1.8.-Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua emateko prezio publikoak

Nafarroako Gobernuak onesten ditu tarifak.

TARIFEN ERANSKINA

2011-2012 ikasturterako

Hauek dira urteko tarifak:

Eskolatzea: 7 orduko eskola: 2.387 euro urtean.

Jantokia Gehieneko tarifa: 1.045 euro urtean.

11 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:

-Eskolatzea. Gehieneko tarifak: 7 orduko eskola: 217 euro hilabetean.

-Jantokia. Gehieneko tarifa: 95 euro hilabetean.

Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, honela:

7 ordu (Esk + jantokia).

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

HILEROKO TARIFA

-4.500 euro edo hortik beheiti

121 euro

-4.500,01etik 5.500 euro bitarte

134 euro

-5.500,01etik 6.650 euro bitarte

146 euro

-6.650,01etik 7.980 euro bitarte

170 euro

-7.980,01etik 9.300 euro bitarte

196 euro

-9.300,01etik 10.700 euro bitarte

230 euro

-10.700,01etik 12.400 euro bitarte

257 euro

-12.400,01etik 15.000 euro bitarte

290 euro

-15.000 eurotik goiti

312 euro

Iragarkiaren kodea: L1201811