48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2012. urteko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, aho batez honako erabaki hauek hartu zituen:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere %0,3000 horretan uztea.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere %0,6213 horretan uztea.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere %2,90 horretan uztea.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

-Batetik bortz urte bitarte: %2,5.

-Hamar urte bitarte: %2,4.

-Hamabortz urte bitarte: %2,3.

-Hogei urte bitarte: %2,3.

Tasa bere %14 horretan uztea.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2011ko abenduaren 22an.-Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1202531