48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia.
Hasierako onespena

2012ko otsailaren 2ko erabakiaren bidez, eta legezko gehiengoa izanik, onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren espedientea, Beriaingo Bosquecillo kaleko 5ean dagoen etxebizitza eraikinean.

Indarra duen legerian xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2012ko otsailaren 14an.-Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1202595