48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2012ko ekitaldirako tasak, zerga-tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2011ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 2012ko ekitaldirako tasak, zerga-tasak eta prezio publikoak (2012ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 27an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsi dira 2012ko ekitaldirako tasak, zerga-tasak eta prezio publikoak.

2012KO EKITALDIRAKO TASAK, ZERGA-TASAK
ETA PREZIO PUBLIKOAK

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,26.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: zerga oinarria (2/1995 Foru Legearen 175. artikulua), aldi guztietan 2,5. Karga-tasa (2/1995 Foru Legearen 176.2 artikulua), %14.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1,4.

2.-Aldatu egin dira ondoko tasen ordenantzetako ondoko tarifak, eta gainerakoak aurreko ekitaldian bezala mantentzen dira. Hona hemen:

-Jarduerarako eta irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza, 63. artikuluko b) idatz-zatia, hain zuzen ere. Honako testu hau izango du:

a) Lokalaren azalera, 101 eta 250 m² bitarte: 600,00 euro.

b) Lokalaren azalera, 251 eta 500 m² bitarte: 900,00 euro.

c) Lokalaren azalera, 501 eta 1.000 m² bitarte: 1.500,00 euro.

d) Lokalaren azalera, 1.001etik gorakoa: 5.000,00 euro.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza, zenbatekoei buruzko eranskineko i) idatz-zatia (merkatu txikiko saltokiak), hain zuzen ere. Honako testu hau izango du:

a) 0 eta 15 m² bitarteko azalera: 20,00 euro/eguna.

b) 16 eta 30 m² bitarteko azalera: 30,00 euro/eguna.

c) 30 m²-tik gorako azalera: 45,00 euro/eguna.

-Udalaren hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza, tarifei buruzko 5. artikulua, hain zuzen ere. Honako testu hau izango du:

a) Errautsak lurrean ehorztea: 50,00 euro.

b) Hilkutxa lurrean ehorztea: 175, 00 euro.

-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza: tarifei buruzko 6. artikuluko c) idatz-zatiari testu hau gehitu zaio:

c) Dokumentuak konpultsatzea: 0,30 zentimo/orria; 10 orri baino gehiago batera eskatzen direnean, 0,10 zentimo dokumentu bakoitzeko.

Agoitzen, 2012ko otsailaren 6an.-Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1202613