48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskaletan tarifak 2012rako
eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2011ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan.

Onespenaren erabakia 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako ordenantza behin betikoz onetsi da eta xedatu testua osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2012ko otsailaren 7an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

1. ORDENANTZA

Ordenantza fiskala, Ur hornidura eta hustuketaren tasak
arautzen dituena

A) Arauak:

1.-"Tarifak" izeneko 5. artikuluan honako hau esaten da: "2011ko ekitaldirako tarifak ordenantza honen eranskinean ezarri dira". Artikulua aldatu da eta honela geldituko da: "2012ko ekitaldirako tarifak ordenantza honen eranskinean ezarri dira."

2.-3. artikulua aldatzea, honetatik:

"3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidura eta hustuketako sareetarako loturen titularrak. Ulertuko da higiezinen jabeak direla loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien errentariak."

Honetara:

"3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidura eta hustuketako sareetarako loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien jabeak".

B) Tarifak:

A epigrafea.-Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekoa).

ERABILERA

2012KO TASAK

Etxekoa

1,51

Merkataritza/ostalaritzarakoa

2,90

Industriakoa

4,39

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea.-Ur kontsumoaren tasa (lauhilekoa).

TARIFA MOTA

m³-AREN PREZIOA, 2012

ETXERAKO

Kontsumoa, 55 m³ bitarte

0,39

Kontsumoa, 55 m³-tik gora

0,44

MERKATARITZA/OSTALARITZARAKOA

0,49

INDUSTRIAKOA

0,60

C epigrafea.-Kontagailuak / Hargunea / Hustubideak.

C.1.-Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2.-Hargunea:

KONTZEPTUA

2012ko TASA

ETXEKOA

58,38

INDUSTRIAKOA

97,92

C.3.-Hustubideak:

KONTZEPTUA

2012ko TASA

ETXEKOA

58,38

INDUSTRIAKOA

97,92

Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

2. ORDENANTZA

Ordenantza, Estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena

Tarifak:

TASA (LAUHILEKOKOA)

2012

ETXEKOA

7,28

MERKATARITZA-OSTALARITZAKOA

10,94

INDUSTRIAKOA

14,61

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: etxeko tarifa.

3. ORDENANTZA

Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena

ERANSKINA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFENA

KONTZEPTUA

2012

Urteko ziurtagiriak

1,00

Gainerako ziurtagiriak

2,00

Lanordua/zatikia

7,75

Fotokopiak (A4)

0,10

Fotokopiak (A3)

0,40

Funtzionatzeko lizentzia. Behin-behineko instalazioa

23,24

Hirigintzako txostenak

Kostuaren arabera

Katastroko txostenak

Kostuaren arabera

Hirigintzako zedulak

1

Ordenagailuko zerrendak

0,72

Udaltzaingoaren txostenak

4,15

Minusbaliatuaren txartela

30

Udaltzaingoaren txosten argazkiduna

7,25

Atestatuak

33,10

Sinometria eta txostena

32,00

Udal Planaren kopiak CDan

10,35

Lurzatien gaineko zedulak

1

Ehiztarien txartela

30

Animalia arriskutsuaren txartela

38

Konpultsak

0,10 euro/dokumentua *

Salbuespena:

012 Infolocal zerbitzuaren bitartez eskatutako ziurtagiriak.

Erroldaren ziurtagiriak, lanbidea dela-eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatzen badituzte.

(*) Doako konpultsak, Udalarenak diren edo Udalera doazen agirienak.

4. ORDENANTZA

Ordenantza, herri larreen aprobetxamendu ordainduen tasak
arautzen dituena

Tarifak:

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:

a) Urtebete baino gehiago irauten duten aprobetxamenduetarako, agirian zehaztutako KPIrekin batera igotzea.

b) Nekazaritza, abeltzaintza edo baso aprobetxamenduetarako, nekazari edo abeltzainek hartzen dituzten prezioen aldaketaren arabera eguneratuko da saria.

Oharra. Honela ulertzen dira:

-Nekazaritza erabilera: Baratzeak, bazka etab.

-Aprobetxamendu intentsiboa: abeltzaintza intentsiboa, ehiza, erlezaintza etab.

-Aisialdia: zaldiak, zakur zaintza etab.

5. ORDENANTZA

Ordenantza, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituena

A) Arauak:

Ordenantza honen 3. artikulua tarifen eranskineko atal bilakatuko da, eta gisa hartara bilduko ditu aplikatu beharreko hobari edo salbuespenak.

Ordenantzaren 3. artikulua ondoan zehazten den bezala geratu da:

"Altsasuko kirol eta/edo gizarte eta kultur entitateek antolatutako ekintzetan, Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek ematen dizkienean ez da prezio publikorik ordaindu beharko. Hala ere, Gobernu Batzordeak zehazten ahal du prezio publikoak ezarriko dituela egokia juzgatzen duenean.

Eta, betiere, modu subsidiarioan emanen dira, ekimen pribatuari dagokionez."

B) Tarifak:

I. epigrafea.-Langileak.

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu eta desmuntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

-Ofizialaren kostua: 23,57 euro/ordua.

-Peoiaren kostua: 15,06 euro/ordua.

-Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 49,50 euro.

-Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 48,61 euro.

II. epigrafea.-Materialak.

-Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea.-Ibilgailuak, makineriak.

KONTZEPTUA

2012

Kamioi baskulagarria

50,43

Zapalgailua

50,43

Konpresoreak

80,91

Motor ureztatzailea

19,04

Kolektoreetarako moto-bonba

28,536

Pala

42,83

Garbitzeko makina

40,53

Sega makina

20,11

Suhiltzaile zerbitzuko mangera

4,288

Dumperra

32,62

Areketako makina

18,429

Garabia erabiliz ibilgailua kentzea

69,22

Zepoak jartzea eta kentzea

34,61

Ibilgailutik zepoa kentzea

37,72

Urez garbitzeko makina

41 euro/eguna

IV. epigrafea.-Oholtzak eta bestelakoak.

KONTZEPTUA

2012ko TASA

2012ko BERMEA

Agertoki estalia (muntaia/desmuntaia barne)

707

150

Agertokia (muntaia/desmuntaia barne)

341

150

Jaima

90

150

Soinu ekipo eramangarria

75

150

Aulkiak (bakoitza)

0,50

Obra hesiak (bakoitza)

1

Olana (muntaia eta desmuntaia barne)

200

150

V. epigrafea.-Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienekoa) 39,00 (2012. urtea).

6. ORDENANTZA

Ordenantza, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena

A) Kostuak: erabileraren arabera.

7. ORDENANTZA

Ordenantza, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena

Tarifak:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

1.1.-Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

KONTZEPTUA

2012

Harrizko zoladura den lekuetan

13,57

Zoladura orokorra duten lekuetan

10,89

Zola eman gabeko lekuetan

6,52

1.2.-Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

KONTZEPTUA

2012

Harrizko zoladura den lekuetan

11,20

Zoladura orokorra duten lekuetan

10,94

Zola eman gabeko lekuetan

7,63

1.3.-Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide batean edo bide nahiz zati nagusi batean, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 32,68 euro (2012. urtean).

8. ORDENANTZA

Ordenantza, Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek eremu publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituena

Tarifak.

Hitzarmen bidez mantentzen dira.

Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gaineko tasa argindar enpresei (%1,5) eta Telefonicari (%1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.

9. ORDENANTZA

Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

Tarifak:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

A) Merkatu txikiko tasak urtero ordainduko direla ezarri da.

KONTZEPTUA

2012

Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak

Sasoikoa: 20 euro/m²

Urte osokoa: 40 euro/m²

Merkatuak eta txosnak etab.

Denboraldikoa

Urtekoa

400

Egunekoa

6 euro/m

Fidantza: 300,00 euro.

1.3.-Beste erakunde batzuk.

KONTZEPTUA

2012

Aldamioak, garabiak, edukiontziak eta abar

0,10

Olanak

5,31

Kioskoak eta salmenta makinak

40 euro/m urtean

Saltokia nekazaritzako elikagaien ferian

20

Tabernetako barrak m²/eguna

Desagertu da

Taloen salmahaia

50

Txosnak

Egun 1: 50 euro

Zenbait egun: 30 euro/eguna

Atrakzioak

Egun 1: 50 euro

Zenbait egun: 30 euro/eguna

Minusbaliatuak salbuetsirik.

Fidantza: 150,00 euro

Txosnak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute Udaletxean, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aurre egiteko.

1.4.-Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean.

-Banku entitateen kutxazainak: 68,80 euro.

-Salmenta makinak, eta beste: 45,90 euro.

-Banku entitateen kutxazainak: 100,00 euro.

-Salmenta makinak, eta beste: 45,90 euro.

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.

II. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

KONTZEPTUA

2012

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litroraino)

51,82

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora)

104,91

Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea

5,31

Gainerako aprobetxamendua

0,10

Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, metro kubikoak/litroak erlazioari dagokionaren arabera.

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2012

Aldamioak

21,08

Hesiak

21,08

Bestelako aprobetxamenduak

14,09

V. epigrafea.-Gainerako aprobetxamendua.

Kuota: 51,41 (2012. urtea).

10. ORDENANTZA

Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena

Tarifak.

I. epigrafea.-Saltokiak, bulegoak etab.

A) Jarduera espedientea behar dutenak.

KONTZEPTUA

2012

1. baremoa

12,32

2. baremoa

10,90

3. baremoa

9,25

4. baremoa

7,20

5. baremoa

5,47

6. baremoa

3,80

Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 merkeago.

II. epigrafea.-Industriak, lantegiak, biltegiak.

KONTZEPTUA

2012

Lehen 50 metroak

6,32

50etik 100 metrora

4,63

100dik 200 metrora

3,10

200dik 300 metrora

1,68

300dik aurrera

0,73

III. epigrafea.

Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan. %50eko murrizketa.

Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50.

IV. epigrafea.

Lehengo irekiera lizentzien egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren %2,4.

Oharra.-I-IV epigrafeetako tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie lizentzia emateko txostenak prestatzeagatik Namainsa enpresak fakturatzen dituen kostuak.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

11. ORDENANTZA

Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituena

Tarifak:

Plakaren prezioa: 52,00 euro.

Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.

C) B kasua. Pasabideko lizentzia.

KONTZEPTUA

2012

Ibilgailu bakoitzeko

6 euro/urtea

Metro lineal bakoitzeko

12 euro/urtea

D) Gutxieneko kuotak.

KONTZEPTUA

2012

Garaje pribatuendako gutxieneko kuota

25

Tailerrendako gutxieneko kuota

50

E) Lekua erreserbatzea.

KONTZEPTUA

2012

Euro/metro

6 euro/metro lineala

12. ORDENANTZA

Ordenantza fiskala, Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituena

Tarifak.

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

KONTZEPTUA

2012

5 hektarea bitarte

0,05

5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa

0,05

10etik 25 hektarea bitarteko soberakoa

0,04

25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa

0,04

50etik 100 hektarea bitarteko soberakoa

0,03

100 baino gehiagoko soberakoa

0,03

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.

IV. epigrafea.-Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A) Birzatiketa-espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

KONTZEPTUA

2012

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,10

IV-B) Birzatiketak aldatzeko tramitazioa:

Tarifak, IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV-C) Tasak, hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik:

KONTZEPTUA

2012

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,05

V. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.-Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa, honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

-Obra txikiak (lizentzia laburtua).

KONTZEPTUA

2012

6.010,12 euro bitarte

10,00

6.010,12tik gora: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.

-Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

KONTZEPTUA

2012

120.202,42 euro bitarte

92,89

120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte

155,94

240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte

215,58

601.012,11 eurotik goiti

278,68

-Finkak ixtearen eta 3. artikuluaren l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga-tasa.

-Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea.-Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fuel-oil biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

KONTZEPTUA

2012

5.000 litro bitarteko biltontziak

103,21

5.001 litrotik 10.000 litrora bitartekoak

154,40

10.001 litrotik 15.000 litrora bitartekoak

205

15.000 litrotik gora, soberako 1.000 litrotik

9,84

VIII. epigrafea.-Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

KONTZEPTUA

2012

Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko

43,95

Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko

14,73

IX. epigrafea.-Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako bi egiten duen kopuru bat sortuko dute.

X. epigrafea.-Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak sorraraziko duen tasa 16 euro/urtea da. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea.-Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

KONTZEPTUA

2012

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko

0,26

500tik 3.000 m²-ra bitarte

0,12

3.000 m²-tik goiti

0,10

XII. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2012

Plan partzialak edo bereziak tramitatzea

378,95

Plan partzial edo berezien aldaketen

eta xehetasun azterlanen tramitazioa

190,16

Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea

Antolamendu planak

93,79

Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko)

44,37

Birzatiketak

379

Finketako itxiturak

34,59

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko

45,26

Oharra.-I.etik XII. epigraferainoko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Namainsa enpresaren kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

13. ORDENANTZA

Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio
eta obren gaineko zerga arautzen duena

Zerga oinarria, kuota eta sorrarazpena.

9. artikulua ondoan zehazten den bezala geratu da idatzirik:

9. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatu ondokoa. Karga-tasa %3,66 izanen da (2012). Gutxieneko kuota ezartzen da, 77,00 eurokoa.

14. ORDENANTZA

Ordenantza fiskala, Hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituena

ERANSKINA, HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARENA

Tarifak:

KONTZEPTUA

2012

Nitxoak alokatzeko eskubidea (10 urte)

398,00

Panteoiak eta hilobiak

40,00

Panteoiaren kontzesioa, 10 urtez

797,00

Errauts-kutxategiak

76,00

Panteoian ehorzteko tasa

120,00

Nitxoan ehorzteko tasa

120,00

Lurpean ehorzteko tasa

120,00

Prezio horiek behar den BEZa dute barnean.

16. ORDENANTZA

Ordenantza, udal ludotekako zerbitzua erabiltzeko tasa arautzen duena

Tarifak:

A) Ludotekako laguntza.

Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

KONTZEPTUA

2012

Izena ematea astean saio baterako

25,00

Izena ematea astean bi saiotarako

47,00

Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako:

Kuota bereziak:

8tik 12 urte bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.

19. ORDENANTZA

Araua, udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu
beharreko prezio publikoak ezartzen dituena

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza da udal lokalak erabiltzeko eskubidea eskuratzea dakarren aldez aurreko eskaria eta Udalaren baimena.

Ordaindu beharra noiz sortzen den.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

4. artikulua. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzeko, prezio publikoaren sorrarazpena hilabetea bukatutakoan eginen da.

5. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 10 egun lehenagotik, gutienez, kultur instalazioak badira, eta 15 egun lehenagotik kirol instalazioak badira.

Subjektu pasiboa.

6. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera.

6.1) artikulua. Altsasuko Udalaren lokalak jabari eta zerbitzu publikoko udal ondasunak dira, batez ere Udalaren eskumeneko jardueretan erabiltzekoak; salbuespenez, aipaturikoez bestelako jardueretan erabiltzen ahalko dira.

Lokal hauen funtzionamendua arautzea Altsasuko Udalari dagokio eta erabiltzeko baimenak udal lokalak erabiltzeko Udalbatzak onesten dituen arauekin bat emanen dira.

Entitate edo partikularrek instalazioak erabiltzeko baimenak beti egonen dira Udalak antolatu edo babesten dituen jardueren erabileraren menpe.

Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu, eskura dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.

Instalazioak erabiltzeko eskabideak Udalaren bulego orokorretan aurkeztu behar dira. Eskabide horretan azalduko da lokala zertarako erabiliko den eta horretarako arrazoiak.

2) Eskatzailearen betebeharrak dira eta, beraz, harena izanen da:

I.-Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II.-Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.

III.-Jarduera egiteko behar diren administrazio baimen guztiak.

IV.-Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta kentzea, antolamendua Udalarena ez denean, eta betiere, Udaleko langileek edozein momentutan ematen dituzten oharrei kasu egin beharko diete.

V.-Bere gain hartzea arlo zibilean, penalean, administraziokoan, lan eta tributukoan edo bertze edonolakoan galdegin daitezkeen erantzukizun guzti-guztiak eta bere bizkar hartzea erantzukizun horietatik etor daitezkeen kalte-ordainak, Udala erabat eta osotara salbu utziz. Premia balitz, erantzukizun zibileko poliza kontratatu behar luke, egin beharreko jardueratik etor daitezkeen ustekabeei aurre egiteko.

VI.-Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen gauzengatik, eskatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.

VII.-Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena ezik.

VIII.-Udalak bere esku gordetzen du jendeari kargu hartzeko eskubidea, bai eta instalazioetatik alde eginaraztekoa ere, horrelako tokitan behar den portaera ez dutenei.

IX.-Lokalean dauden altzariak Udaleko langileek erabiliko dituzte edo entitate antolatzaileak behar bezala kreditaturiko adituek, Udalak bere adostasuna eman ondotik.

X.-Jarduera amaitzean, eskatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko ongi geldi daitezen, jarduera hasi aurretik zeuden egoera berean, eta instalazioez arduratzen diren langileek ikus-onespena eman beharko diete.

XI.-Eskatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez duen berak zuzenean egin behar diren konponketen ardura hartzen, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

Tarifak.

7. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

8. artikulua. Ikuskizun edo ekitaldietara joateagatik sarrera kobratzen bada, tarifa ordaindu beharko da nahitaez, salbu eta tarifa berezien eta salbuespenen kasuan.

TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARENA

1.-Gure Etxeko tarifak.

Gure Etxearen erabilera arautzen duten ordenantzen arabera emanen da baimena, Udalbatzak horretarako onetsi baitzituen.

Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak Gure Etxeko langileei lan egutegian hala ezarri dienak.

ARETOAK

2012ko TARIFAK, JAIEGUNAK

2012KO TARIFAK

4h

8h

4h

8h

Gela

14

28

13

26

Erakusketa aretoa

21

41

20

40

Salbuespenak.

Irabazteko asmorik gabeko entitateek, Altsasukoak badira, antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioaren ordutegiari egokitzen bazaizkio.

Oharra: udaletxean egiten diren ezkontzetan eta ekitaldi zibiletan, Gure Etxeko tarifak aplikatuko dira.

2.-Iortia Kultur Etxeko tarifak.

Iortia Kultur Etxearen erabilera arautzen duten ordenantzaren arabera emanen da baimena, Udalbatzak horretarako onetsi baitzituen.

Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak Iortia Kultur Etxeko langileei lan egutegian hala ezarri dienak.

1. aretoan egiten diren jarduerek nolako konplexutasun tekniko duten, horren arabera aplikatuko zaie tarifa:

a) Alokairua mintzaldi, mintegi, proiekzio eta gisako jardueretarako, laguntza teknikoa behar ez dutenean. Alokairuaren barnean sartzen da megafonia zerbitzua (gehienez ere mikrofono bat), ikus-entzunezko materiala, argien kontrola eta aretoaren garbiketa.

b) Alokairua, musika edo antzerki emanaldietarako, kontzertuetarako, errezitaldietarako edo gisakoetarako, soinuztapeneko edo argiztapeneko ekipo teknikoak edota zinea proiektatzekoa behar dituztenean. Kamerinoak erabiltzeko eskubidea barne dute.

2012ko tarifak

2012ko JAIEGUNAK

a

b

a

b

1. gela

Geh. 4h

192

369

248

443

Geh. 8h

318

539

413

647

2. gela

Geh. 2h

64

83

Geh. 4h

127

165

Geh. 8h

215

281

Erabilera anitzeko aretoa

Geh. 4h

95

127

Geh. 8h

127

165

Tarifa bereziak: 2012ko ekitaldia.

a) Laguntza teknikorik behar ez duten mintzaldi, mintegi, proiekzio, aurkezpen eta gisakoek, Altsasuko kultura, gizarte edo kirol entitateek antolatzen badituzte eta instalazioaren ordutegiaren barnean egiten badira, %50eko hobaria izanen dute sarrera kobratzen denean.

b) Altsasuko kultura, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten jarduerek, instalazioaren ohiko ordutegitik kanpo egiten badira, %30eko hobaria izanen dute, doakoak badira, eta %50ekoa sarrera kobratzen bada.

c) Laguntza teknikorik behar ez duten mintzaldi, mintegi, proiekzio, aurkezpen eta gisakoek, Udal hau kide duten mankomunitateek antolatzen badituzte eta instalazioaren ordutegiaren barnean egiten badira, %50eko hobaria izanen dute.

Salbuespenak.

a) Laguntza teknikorik behar ez duten mintzaldi, mintegi, proiekzio, aurkezpen eta gisakoak, Altsasuko kultura, gizarte edo kirol entitateek antolatzen badituzte, instalazioaren ordutegiaren barnean egiten badira eta doakoak badira.

3.-Kirol instalazioak.

KONTZEPTUA

2012

Zelandi kiroldegia

Ordua/pista osoa

Ordua/modulua

Egun osoa

26,00

9,00

230,00

Zelandi pilotalekua

Ordua argiarekin

Ordua argirik gabe

Egun osoa

9,00

5,00

75,00

Burunda pilotalekua

Ordua argiarekin

Ordua argirik gabe

Ikuskizunak

13,00

6,00

198,00

Garbitokiko gimnasioa (ordua)

9,00

75,00

Mojetako gimnasioa (ordua)

9,00

75,00

Dantzalekuko hareazko zelaia (ordua)

Futbol zelaia

Zelai osoa, argiarekin, orduko

Zelai osoa, argirik gabe, orduko

Zelaia (F-7), argiarekin, orduko

Zelaia (F-7) , argirik gabe, orduko

72,00

36,00

52,00

26,00

Atletismoko pistak

Argirik edo aldagelarik gabe

Argia eta aldagela (sarrera) edukita

Argia eta aldagela (hilekoa) edukita

Argia eta aldagela (urtekoa) edukita

Doan

1,60

8,00

43,00

-Instalazioak alokatzeko tarifaren barruan ez dago kirol materiala uztea.

-Instalazioak aldagelak baditu, tarifaren barruan horiek erabiltzeko eskubidea egonen da, non ez den kontrakoa berariaz ezartzen.

-Egun osoko kasuetan, irabazteko asmoa dutela edo ohiz kanpoko kirol erabilera direla uste izanda, 163,20 euroko bermea kobratuko da.

-Megafonia edo markagailu elektronikoa erabili behar bada, 98,15 euroko bermea kobratuko da.

Tarifa bereziak:

-Altsasun finkaturiko kirol entitate (klubak) eta kultur entitateei %30 merkeago kobratuko zaie ordu eta instalazioen prezioa, beren entrenamendu eta ohiko jardueretarako.

Salbuespenak:

Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako kirol lehiaketa eta ikuskizunak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio eta Altsasuko Udalarekin lankidetza hitzarmenak badituzte.

20. ORDENANTZA

Araua, Kamioiendako aparkalekua erabiltzeko
prezio publikoak finkatzeko araua eta kontzeptu horren
gaineko prezioa ezartzeko

Lanpostua: 264 euro/urtea.

Aipatu prezioak dagokien BEZarekin igoko dira.

21. ORDENANTZA

Sarrera, izen emate eta/edo matrikulen prezio publikoak,
Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko programa
eta jardueretan

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen kirol ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo bertze edozein antzeko kontzeptua dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

Prezio publikoaren sorrarazpena eta haren ordainketa.

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

5. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.

6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

7. artikulua. Sarrerak ezin dira itzuli.

Tarifak.

8. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

II. epigrafea.-Kultur jarduerak.

II.1.-Zinema.

a) Sarreraren prezioa, oro har: 5,00 euro.

b) Familiako zinemaren saioen prezioa: 3,00 euro.

c) Zine-klubeko saioen prezioa: 5,00 euro.

d) Saioaren prezioa ikasle eta langabetuendako: 4 euro (%20ko hobaria).

e) Zinerako abonamenduak:

-Zinerako abonamendua, 8 saio: 30 euro (2 hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

-Zinerako abonamendua, 5 saio: 20 euro (hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

-Zinerako abonamendua, 3 filme: 12 euro (hilabetez, ezin beste inori pasatu).

Funtzionamendua:

-Erosteko tokia: kultur etxeko txarteldegia.

-Erabilera mugatua, 2 txartel saioko.

-Luzatu eta hilabetera iraungiko da. (Mugaeguna iraganik ez da erabili gabeko txartelen dirua itzuliko).

-Iruzurrez erabiltzeak txartela berehala kentzea ekarriko du.

II.2.-Zuzeneko ikuskizunak.

a) Nafarroako Antzokien Sareko ikuskizunen sarreraren prezioa: familiakoendako, 3 euro; gainerakoendako, 6 euro.

b) Familiako ikuskizunaren sarreraren prezioa: 3 euro.

c) Amateurren ikuskizunetako txartelen prezioa: 3 euro-5 euro.

d) Ikuskizunetako txartelen prezioa, gazte eta helduendako: 6 euro-15 euro.

22. ORDENANTZA

Ordenantza, Altsasuko mendiko pista
eta bideen erabilera arautzen duena

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Ibilgailuen joan-etorria, jostetarako, turismorako edo ehiza aprobetxamenduetarako.

1.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 10,00 euro/urtea.

1.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 20,00 euro/urtea.

1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 20,00 euro/urtea.

1.4. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 50,00 euro/urtea.

2. epigrafea.-Ibilgailuen joan-etorria, nekazaritzan, abeltzaintzan, oihangintzan edo oro har jarduera ekonomiko batean aritzeko, modu iraunkorrean, traktoreak barne.

2.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak, haren jarduera ekonomikoa ere Altsasun kokatuta badago (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Erregistroa): 10,00 euro/urtea.

2.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak: 20,00 euro/urtea.

3. epigrafea.-Ibilgailu astunak.

3.1. Oihangintzako ustiapenetatik heldu den egurra garraiatzeko ibilgailu astunak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro/urtea.

3.2. Eraikuntzako material, makineria astun, ondasun eta ekipoak daramatzaten ibilgailuen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro/urtea.

3.3. Abeltzaintzako ustietagietara edo bertzelako jarduera ekonomiko batera produktuak garraiatzeko ibilgailu astunen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro/urtea.

4. epigrafea.-Ibilgailu astunak, ustiapen edo jarduera ekonomikoei lotetsiak.

4.1. Ustiapenaren edo jardueraren titularraren arabera nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta eraikuntzako ustiapen eta jardueren horniduran eta oro har haietarako garraioan erabiltzen diren ibilgailuak: 30,00 euro/urtea.

Iragarkiaren kodea: L1202239